Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salbe2 (orobat salve) iz Salve Regina hitzez hasten den otoitza.; otoitz hori errezatzen edo abesten den elizkizuna.

Dena dela, erreza dezagun salbea, eta eska dezagun, otoi!, barkamena hain berandu egiteagatik. esaten zuen kuerda paratzean, Salvea errezatzeko artaz oroitzean. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 83. orr.

Gero Domingo Salbea esaten hasi zen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 258. orr.

Maria Kristina erreginak lehenengo aldiz parte hartzen du abuztuaren 14ko Salbean. Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

2 otoitz horren hitzekin ontzen den musika-lana.

Igande hartan, elizan Salbea kantatu ondoren, don Justiniano udaletxeko balkoira igo zen, herriko jaiei hasiera emateko asmotan. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 135. orr.

Koruak elizatik kanpo, komentuko terrazatxo batean, Benedikta abestu zuen, Salbe eta guzti, elizan sermoi sutsua ziharduen bitartean. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 64. orr.

Emozioa senti nezakeen, harridura, lilura, Leireko monastegian, adibidez, monjeek konpletak eta salbea abesten zituztenean. Herria   2005-02-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus