Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

naufragio 1 iz hondoratzea, urperatzea.

Orduan esan nien bi egun bazirela naufragio lazgarri batetik onik irten nintzela. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 200. orr.

Baina naufragiotik ez zuen ezer salbatzerik izan. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 115. orr.

Naufragio batetik bizirik ateratakoa ematen zuen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 184. orr.

Naufragioak eragindako zauriek oinazeturik, eta jauregikoei bere benetako egoera agertu ezinez hil omen zen higanota. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 202. orr.

Zeren eta halaxe sentitzen bainaiz usu, zalantzen itsaso koleratuan arrazoinaren untzia galdu zuen gizona bezala, naufragioaren ondoko hondarrei heldurik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 145. orr.

2 irud/hed

Astebete zen Kristinak etxeko atea erakutsi zidanetik, eta bertze hainbertze denbora nire ezkonbizitzaren naufragiotik salbaturiko puskak Zabalguneko pentsiotzar bateko gelatzarrean metaturik zeutzala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 114. orr.

Ene enpatia txit sentikorra, maiteñoak, zeren arrano beltzaren tabernan nire egoera hauskor berean baitzeuden naufragiotik eskapaturiko dozena eskas bat mozkor arrail erabat deskontzertaturik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 347. orr.

Zeren neure gorputz-arimen naufragio hartan haiek bainituen nik ohol eta salbabide, Amsterdameko karriketako jende-jendailen balizko trufetarik eta haien irrietarik ihes egin ahal izaiteko. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 492. orr.

Egunerokotasunaren naufragioa, zurezko gure etxe kaxkarretan. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 184. orr.

Naufragio asko izandako hiri baten sekretuak. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Espaloian botata xanpain botilak: 2005aren naufragio-arrasto hutsak: Non plus ultra. Garai hartan ezarri ziren aubaine-zerga eta naufragio-zerga zentzugabeak. Berria - Kultura   2006-01-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus