Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gailentasun iz gailena denaren nolakotasuna.

Kemena antzeman zion, dirua, gailentasuna, hain zuzen ere gainerako gizonetan topatu ez zuen guztia, eta liluraturik geratu zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 209. orr.

Aurten ikusi beharko da ea Iparraldekoen gailentasuna hausten den. Berria - Kultura   2004-06-16

Biek zeukaten ideia bera ekintzen baliorik ezaz, pentsamenduaren gailentasunaz. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 192. orr.

Dama bakoitzak bere baitan zin egina zuen ahalik eta modurik xarmagarrienean jokatuko zuela dantzaldian, eta bere distira guztian erakutsiko zuela bere alderdirik bikainenen gailentasuna. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 246. orr.

Zientzia teorikoak praktika artisanalaren gainetik duen gailentasunaren adibide bezala. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 170. orr.

Endrerengan batere eraginik izan ez zuen halako ontasun itxuratiz eta gailentasunez hitz egin zuen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 71. orr.

Barrez hasi zen, sentimentalismo oroz gainetik dagoen gizonaren harropuzkeria- eta gailentasun-imintzioak eginez. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus