Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

naufrago 1 iz itsasoan galduriko pertsona.

Txalupa hartu, eta ea zer zen ikustera joan naiz: bi naufrago italiar aurkitu ditut, Gaetano di Amalfi eta Andrea di Noli. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 137. orr.

Naufrago bat hil omen zen bertan, San Bartolome egun batez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 202. orr.

Lehorrera eraman eta, naufragoa zalduna zela ikusirik, Pedro Zarauzkoak bere etxera eraman zuen, Narrosko jauregira. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 103. orr.

Brown jaunak esperantza ahul bati heldu zion, nola naufragoak ohol ezgauzari. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 74. orr.

Hondoratze handi bateko naufrago bakarra, halako zerbait, niri isilekoak esaten. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 225. orr.

2 irud/hed

Abiatu eta hondoratzen dena da naufragoa; helburu bat begiz jo, iritsi ez, eta porrot horrek sofriarazten duena. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 265. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Naufrago itxura penagarria zeukan agurea ikusirik. Jon Alonso   «Euskal karma» - 131. orr.

· 4 izond itsasoan galdua.

Alabaina, aurreko eguerdian, aski lan nuen neure buru naufragoa mihise arteko portura garraiatzen, aurreneurriez oroitzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 32. orr.

Adin horretan literatura bizitzaren aurrerapen izan ohi da, bizitzen ikasteko modu bat, baina neskato haren kasuan arima naufragoen helduleku ere bazela pentsatu ohi nuen eta bizia salbatu zioten autore horiek gurtu egiten zituen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 79. orr.

Haren baitarik sorturiko liburu ederrak umezurtz dira jaio orduko, egur-ohol itsaso gainean, ur-azalean kulunkan, irakurle naufragoaren eskumenean. Berria - Kultura   2004-05-18

Zisneen uhartean ez dago zapata naufragoak eta zakur lehertuak besterik. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 74. orr.

Baina batelaren jabea bertan da, ardo botila naufrago baten aurrean seguru asko. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus