Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txokokeria 1 iz norbait bizi den txokoko gauzei neurriz kanpoko garrantzia emateko joera.

Usuagoa da erregio prentsa, izararen besteko lau-bost-sei plegu, Frantziatik nazioartera eta kiroletatik iragarkietara, txokokerian barna. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 78. orr.

Ikuspegi honetatik erlijio-txokokeriaren egungo egoerak mugagabe jarraitzearen nozioa zentzugabea gertatzen da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 108. orr.

2 (hizkuntza-kontuetan)

Euskalkietako txokokeriak eta bitxikeriak euskara batuan txertatzeko ahalegina. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 230. orr.

Gogor salatu zuen zenbait idazleren jokabidea, euskara eta Euskal Herria batzen ahalegindu beharrean, txikikeriak eta txokokeriak erabiliaz, hizkuntza desegiten eta desegituratzen zihardutelako. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 95. orr.

Txokokeriari muzin egin eta Euskal Herri osoan ulertzeko moduko hizkuntza erabili behar du kamara aurrean delarik. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 164. orr.

Zurtuta irakasle kaskasoila nire hitzontzikeriagatik, ez zegoen italieraren txokokerien jakinaren gainean. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 149. orr.

Batzuek berehala hartu dute beren probetxurako mezu horren zati bat, mezuaren osotasuna atzenduz, eta berehala hasi dira goi mailara eramaten txokokeriarik handienak, horrela hobetuko delakoan euskara. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 158. orr.

Bere garaiko euskara mintzatutik gertuegi zegoen Azkueren eredua, eta azken orduko hainbat berrikuntza eta hainbat txokokeria onartzea ekarri zuen horrek. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 163. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus