Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salboin (orobat salboi g.er.) 1 iz ipar xaboia.

Perfume eta salboin merkeen usain gohaingarria. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 159. orr.

Zapata luzeak nituen: han sartzen ditut, salboi eta ikuzteko puska, ganibet, ogi puska, Bourgeois apezaren otoitz liburua... Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 113. orr.

Koipezko salboina erabiltzea, berriz, gutizia huts zen niretzat. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 91. orr.

Palaz jotzen zituen lehentxeago zurezko taulan salboinez marruskatu zituen jantziak. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 241. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Galtzak erori zitzaizkion eta, gotortutako zakila salboin urez eztiki garbitu ondoan, preserbagailuaz estali zion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 82. orr.

Salboin puxka bat banuen, eta mokanesa xukatzeko. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus