Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igurtzi2 1 iz zerbaiti, bere gainean behin eta berriz halako indarrez igaroarazten den beste zerbaitez eragitea.

Hain zen arina, kasik ume batena, musua gehiago igurtzia baino. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 138. orr.

Mary Annek igurtziak ematen zizkion andreari bizkarrean, beroa eman nahi balio bezala. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 31. orr.

Bere emaztearen masaje eta igurtziek mina arintzen zioten. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 42. orr.

Izaren igurtzia sentitu nuen titiburuetan. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 16. orr.

Egoki zizelkatuta eta igurtzi askotxoz leunduta. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 451. orr.

Txarolezko zapatei igurtzi batzuk eman zizkien bizi-bizi. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 264. orr.

Edertzeko igurtziak hartzen igarotzen zuten denbora hori: mirra-oliozko igurtzialdiak hartzen zituzten lehen sei hilabeteetan eta [...] bestelako lurrin eta usain gozozko igurtzialdiak hurrengo seietan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 132. orr.

Badakigu norberekeriaren gaitza hain errotua dagoela batzuengan, non ebakuntza behar baitu, ez ukenduaren igurtzia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 390. orr.

Ingelesez, azentu alemanaren igurtziarekin, ingelesez. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 142. orr.

Arras-arras, azken igurtzia eman eta amaitutzat eman du arotzak esku-karrila. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 101. orr.

Azal gazteago baten igurtziaz zeuen ximurrak suntsituko direlakoan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 31. orr.

Ez dakizue ezagutzen egiazko gurariaren usainik eta ez haren igurtzirik. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 190. orr.

2 (izenondoekin)

Beste igurtzi on bat emango zienat -esan zuen. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 121. orr.

Burbuilen igurtzi atsegina ari nintzen sentitzen nire larruazal guztian. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 42. orr.

Eta aurrera mugitu da, atzera eta aurrera, poliki, eta neskaren igurtzi sotilak erabat puztu du. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 106. orr.

Hozta ukitu zituen, igurtzi arin bat baizik ez. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 325. orr.

Hauxe da seguruenik bere bularren igurtzi goxoa sentitzen duzun azken gaua. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 200. orr.

Itsaso ezkutuaren igurtzi indartsuak kaietako arrastoak garbitzen zituen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 118. orr.

Espirituaren igurtzi salbagarria isuri. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 249. orr.

3 (fonetikan)

Ahots-bidean inolako trabarik jarri gabe, eztarrian igurtzi bat sortzeko adina aire botaz gero biriketatik, hasperena sortuko da. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 93. orr.

Airearen bidea ez bada erabat ixten, baina bai igurtzia entzuteko nahikoa estutzen, hots igurzkariak ateratzen dira. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 143. orr.

Afrikatuetako hersketa poliki irekitzen da, denbora batez ebakera-organoak elkarrengandik nahiko hurbil daudelarik, tartetik igarotzen den aireak igurtzi zarata atera dezan. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barruari alkohol igurtzi batzuk egitea. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 132. orr.

Federik ez zitzaidan itzuli baina, halako kontsolamendu-igurtzi moduko bat sentitu nuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 105. orr.

Iodo igurtziak, atsedena, bururdi termikoa, ur berozko poltsak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 162. orr.

Pornografia ote dira aho-igurtziak? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 41. orr.

Garrantzitsuena harrimena da, barne-igurtzia. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 261. orr.

Hala ere, bazuten naturaltasun poxi bat, hurrenez hurren, helduendako eta haurrendako ene besarkada eta buru-igurtziek. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 136. orr.

5 igurtzi egin

Gizonak, gero, igurtzi eta laztan egin zion, emakumearen konfiantza irabaztearren. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 169. orr.

Horrelakoetan, hainbeste igurtzi egin eta gero, gure azalak distira ere bazuela esango nuke. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 17. orr.

· Elkarren kontra igurtzi-igurtzi egin, estutu eta marruskatu. Iņaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken igurtzia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus