Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohitu, ohi, ohitzen 1 da ad ohitura hartu.

Zin dagit gogorra dela norberaren aita zaharra denean jada, negarrez ikusi beharra, ohitu gabe bazaude behintzat. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 440. orr.

On du gizakiak gaztetandik uztarpean ohitzea. Elizen arteko biblia   Nk 3,27

Baina, alferkerian ohitu haiz, eta nahiago duk eskean ibili sabel-zorro aseezin hori betetzeko. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 140. orr.

Garaziren galeraz ohitzen hasi? Txillardegi   «Putzu» - 345. orr.

Bat ohitu egiten da gauzak geroz eta gogorrago bihur daitezen; harritzeari uzten dio batek, gogor baino gogorrago zena are eta gogortzenago dela ikusteaz. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 280. orr.

Kontu korronteko diruari kiratsa dariola... ba tira!, sudurra aise ohitzen omen da; izen ona eta itxura, berriz, gorde egin behar dira. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 231. orr.

Ehunka dira egunero kalera atera behar diren hitzak, moldeak, manerak, mundua erakusteko ahaleginak, eta ohitzea, kostatu egiten da. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 17. orr.

Apurka, begiak ñarrotuz, ohitu naiz. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 93. orr.

Zer besterik da oroitzea, izan ere, ohitzea ez bada? Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 176. orr.

-Ni ezingo nintzateke ohitu. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 72. orr.

Entzunaren entzunez, ohitu garen titulu horietako bat. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 58. orr.

Hasieran ez zitzaion gustatzen, baina gero ohitu egin zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 144. orr.

Ohitu egiten da bat. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 72. orr.

Sobera ohitua zaude munstro horren atzetik ibiltzen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 195. orr.

Denen iritziz gaizki hezitako pertsona nintzen, gaizki ohitua. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 13. orr.

2 (objektua -tzera eta -ra atzizkiekin)

Oroimenik gabe bizitzera ere ohitzen da, baina ez da ohitzen ahazmenik gabe bizitzera. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 9. orr.

Bizitzaren geometria, beirak tarteko, ikustera ohitu nintzen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 107. orr.

Ez bainago egonean egotera ohitua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 109. orr.

Ohitzen ari naiz estoldako ura edatera, azkenean gustatu egingo zait. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 21. orr.

Argazkiek egunkarietan ezer ez esatera ohitu naiz. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 96. orr.

-Tira, ohitzen hasia nindunan hirekin bizitzera. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 394. orr.

Begiak berehala ohitu zitzaizkidan oholezko hormaren zirrikitu meharretatik sartzen zen argi urrira. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 82. orr.

Bizitzak gozoa eta gazia, biak ditu eta bietara ohitu behar da. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 134. orr.

Denborarekin [...] ilusio bat sortu zitzaidan: ohitu egingo nintzela egoera berrira, ahaztu egingo nintzela Angelez eta bere lagunez. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 119. orr.

Zoriona droga gogorra da gorputzarentzat, hasierako dosietara gorputza ohitu egiten da, eta hurrena gehiago behar du. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 256. orr.

Hala ere, oraino ez nintzen ohitu adin horretako ohiko zehaztasun ezera. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 307. orr.

Eta honetara ohitu beharko dut aurrerantzean, honetara eta hau baino ere gutxiagora. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 196. orr.

Aise ohitu ginen hartara. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 32. orr.

3 (objektua -tzen atzikiarekin)

Azkenerako ohitu egin nintzen bertan gora eta behera ibiltzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 453. orr.

Auzotik igarotzen ziren autoek ateratzen zuten hotsa bereizten ohitu nintzen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 26. orr.

Prentsan, eta menturaz normalean tituluetan ez irakurtzen ohitu garelako, adjektiboa beti da deigarri. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 118. orr.

Gero ume horiek are adiskideago egiten zaizkizu, jaiotzetik zu ikusten ohitu baitira. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 154. orr.

Zure ahoa ez dadila ohitu zin egiten, ez eta Santuaren izena maizegi aipatzen ere. Elizen arteko biblia   Si 23,9

Andrés automatikoki erantzuten ohitu da. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 41. orr.

Munduaren erdia ukatzen ohituak gara. Itxaro Borda   «Hiruko» - 96. orr.

4 (objektua -ekin atzikiarekin)

Umetatik ohitu behar izan dut Cementos Rezola lantegiko tximiniekin. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 99. orr.

Askatasuna agindu ziolako ezkondu zen Betterekin, baina behin elkarrekin ohitu zirenean, ohartu zen ez zuela interes handirik [...] askatasun horretaz baliatzeko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 49. orr.

Ez al zen, bada, ikuskizunarekin ohitzen ari? Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 29. orr.

Ardo zaharrarekin ohituak ez du berririk nahi, "zaharra hobea duk" esaten baitu. Elizen arteko biblia   Lk 5,39

Igual ohitzera helduko naiz, sakelakoarekin bezala, ez dizuet ezetz esaten. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 7. orr.

· 5 du ad ohitura harrarazi. ik ohiarazi.

Ohitu ezak Julie orori beha egotera eta oro mezutzera, bai eta huskeria irudi dakiokeena ere. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 330. orr.

Ez dea alabaina zinezko desleialkeria, jukutria beltza, zeure adiskidea zugandik urrun uztea, zu gabe ezin bizitzera ohitu duzun ondoren? Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 386. orr.

Ez ohitu zeure ahoa itsusikeriak esatera, bekaturako aukera ematen baitu horrek. Elizen arteko biblia   Si 23,13

Ohitu ezazu zure senarra galera horietara. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 145. orr.

Zeren osaba Joanikotek halaxe erakutsi baitzidan, eta hartarat ohitu ninduen... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 309. orr.

-Bai, baina ni siberiarra naun, eta horrelako ibilaldi latzetara ohitu nindunan txikitan, aitarekin ehizan nindoalarik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 137. orr.

Urola-Kostako herri aldizkarien eta euren bultzatzaile guztien lana eskertu zuen, «herriko notiziak aldiro euskaraz irakurtzen ohitu gaituztelako». Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Egunero egiten zen desfile honek soldaduen musika, jantzi eta jokamoldeekin ohitu zituen bertakoak, eta laster hasiko ziren haien formen eta doinuen parodia egiten. Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

Gaizki ohitu gaitu Osasunak eta atzoko porrotak eta taldeko jokalari garrantzitsu batzuen hutsuneak, urtarrileko aldapa gogorra izan daitekeela sumatu daiteke. Berria - Kirola   2006-01-15

Gaizki ohitu ditu, nahi duten guztia egiten dute! Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 238. orr.

Dantzalekuetako argi sikodelikoak halako moduz ohitzen ditu begiak, non gero, kanpora irtendakoan, gauaren iluna beltzagoa iruditzen zaigun, eta ondorioz, gaua utzi eta berriro fluoreszente normalak dituen taberna batera sartzean, bertako argia biziagoa, mingarriagoa. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 351. orr.

Ez ditinat gaizki ohitu nahi. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 24. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Zure jokabidea bikaina zatekeen gizon ohitu batekin, ez baitzukeen desirarik baizik. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 178. orr.

Gau hartako sorgintxo "ohitua" oraindik birjina izatea [...] agure haien gainbehera penagarriaren seinalea zen batez ere. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aulkitik ikusten ohitu (3); azkenerako ohitu (5); begiak ohitu (4); berehala ohitu (7); berehala ohitu zen (4); bizitzera ohitu (6)

egiten ohitu (7); egoten ohitu (3); erabat ohitu (3); gaizki ohitu (13); hartara ohitu (5); horietara ohitu (4); horretara ohitu (7)

ikusten ohitu (9); ikustera ohitu (6); ilunpera ohitu (3); ilunpera ohitu ahala (3); iluntasunera ohitu (3); irakurtzen ohitu (3); izatera ohitu (4); jendea ohitu (5); jokatzera ohitu (3); laster ohitu (5); laster ohitu ziren (3)

ohitu ahala (4); ohitu arte (6); ohitu beharra (6); ohitu da (15); ohitu dira (9); ohitu egin behar (5); ohitu egin nintzen (7); ohitu egiten zara (10); ohitu gabe (12); ohitu gabea (5); ohitu gaituelako (3); ohitu gara (17); ohitu naiz (14); ohitu nintzen (12); ohitu zen (24)

bizitzen ohitua (3); bizitzera ohitua (3); egiten ohitua (5); egitera ohitua (4); egotera ohitua (5); ez baitzegoen ohitua (3); gaizki ohitua (3); ibiltzen ohitua (3); ikusten ohitua (6); izatera ohitua (3); ni ohitua nago (3)

ohitua bainengoen (4); ohitua behar (4); ohitua dago (15); ohitua dagoen (5); ohitua den (3); ohitua nago (16); ohitua nengoen (8); ohitua nintzen (3); ohitua zaude (3); ohitua zegoela (3); ohitua zegoen (21); ohitua zen (10); oso ohitua (4)

ohituago dago (7)

bizitzen ohituak (3); egiten ohituak (7); horretara ohituak (3); ikusten ohituak (4); jokatzen ohituak (3); ohituak baitira (3); ohituak daude (11); ohituak gaude (11); ohituak ginen (3); ohituak zeuden (3)

egiten ohiturik (3); ikustera ohiturik (3); ohiturik gaude (3); ohiturik zegoen (4)

aritzera ohituta (3); bizitzen ohituta (4); bizitzera ohituta (5)

egiten ohituta (8); egitera ohituta (6); egotera ohituta (6); entzuten ohituta (3); gaizki ohituta (8); hartzera ohituta (6); honezkero ohituta (4); horretara ohituta (15)

ibiltzen ohituta (7); ikusten ohituta (6); ikustera ohituta (7); irakurtzera ohituta (3); jokatzen ohituta (8); jokatzera ohituta (12); lehiatzera ohituta (3)

ohituta baitaude (5); ohituta daude (41); ohituta egon (14); ohituta egongo (8); ohituta egotea (4); ohituta gaude (34); ohituta zegoen (34); ohituta zeuden (9); oso ohituta (6)

gaizki ohitutako (3); ohitutako jendea (4)

ohituz gero (4); ohituz joan (6); ohituz joan nintzen (3); ohituz zihoazen (3)

horretara ohitzea (3)

horretara ohitzeko (4); ohitzeko astia (3)

apurka ohitzen (3); gaizki ohitzen (4); gaizki ohitzen ari (3); horretara ohitzen (3); ikustera ohitzen (3); jendea gaizki ohitzen (3)

ohitzen ari (19); ohitzen ari naiz (5); ohitzen da (14); ohitzen gara (3); ohitzen hasi (7); ohitzen hasia (6); ohitzen hasiak (8); ohitzen hasita (4); ohitzen joan (5); ohitzen zara (4)

segituan ohitzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus