Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jarrera (orobat jarkera g.er.) 1 iz gai edo arazo baten aurrean izaten den ikusgunea, batez ere ondorioz jokaera jakin bat dakarrenean.

Bi liburu, bi jarrera, bi ikara hitzen behar unibertsalaren aurrean. Pako Aristi   «Note book» - 93. orr.

Horren kontrako jarrera esentzialismoa da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 290. orr.

Baina Sokratesek (Platonek) zinismoa ikusten du jarrera horietan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 46. orr.

Axolagabekeria zen orduan nire jarrera eta ahalik eta gutxien egitea nire helburua. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 83. orr.

Maimonen jarrera, fundamentalista ez den ortodoxian kokatzen da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 12. orr.

Gombrich ez da jarrera hori duen bakarra. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 87. orr.

Errealismoa joera bat da, jarrera bat, iritzi bat, irudikapenaren definizio partikular bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 196. orr.

Nire jarrera hura, hain zuzen, erronkatzat hartzen zuen Juliok. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 21. orr.

Geroztik, gizartearen jarrera aldatu egin zen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 19. orr.

Apezak, ordea, bere jarrera zuritzen segitzen zuen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 28. orr.

Sortzen-Ikasbatuazek, halaber, Gobernuak euskarazko irakaskuntzaren kontra duen jarrera gaitzetsi du. Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Pausuak, mugimendu guztiak, jarrerak azaltzeko eskatu nion. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 133. orr.

2 (izenondoekin)

Jarrera positiboa zuen, eraginkorra. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 79. orr.

Pentsaera eta jarrera nihilistak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 91. orr.

Aristotelesen aurkako jarrera logiko eta filosofikoak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 140. orr.

Bere jarrera enpiristak direla eta. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 129. orr.

Zer ezkutatzen zen aitaren jarrera barnebilduaren atzean? Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 100. orr.

Giputzen jarrera itxi eta txokozaleak salatu zituen, era berean. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 100. orr.

Arrazoirik gabeko jarrera makur bat. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 79. orr.

Katalunieraren aurkako jarrera zitalek. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 109. orr.

Haren jarrera argi eta garbiak min ematen zidan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 200. orr.

Emakumeenganako jarrera bikoitza, amultsua eta aldi berean epela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 245. orr.

Haren jarrera ezinago hotzagatik, bazakiat Cecily nire zain dagoela. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 136. orr.

Jarrera gogo-biluzi horrek haustura asko sor zezakek literatur lantegiko kide bat baino gehiagoren psikologian. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 102. orr.

Behin baino gehiagotan ikusi duk jarrera arreta-galdu horrekin. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 108. orr.

3 (izenlagunekin)

Mesfidantza eta kontrako jarrera erabatekoa jaso dute. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 248. orr.

Muturreko jarrera feminista erakutsi balu. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 199. orr.

Hasierako jarrera nahiko pluralista bazen ere. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 288. orr.

Antzeko jarrera erakutsi zuen Joseph Conrad-en Narcissus eleberriko sukaldari beltzak ere. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 100. orr.

Bestelako jarrera eta arrazoibideak ezkutatzen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 19. orr.

Aita, ezohiko jarrera erakutsirik, malkoak lehortzen hasi zitzaion alabari. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 35. orr.

Nofuturek mehatxuzko jarrera hartu zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 76. orr.

Etsaitasunezko jarrera gogorrez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 218. orr.

Garenarekiko eta nahi dugunarekiko autokonfiantzazko jarrera. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 65. orr.

Hala egon zen, deboziozko jarrera batez, harik eta gizon-taldea urrutiratzen entzun zuen arte. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 133. orr.

Erruki eskezko jarrera biktimista. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Boterearen erabilera eta abusuarekiko antzeko jarrera-aldaketa gertatu zen beste zibilizazio batzuen historian arazoalditik estatu unibertsalerako trantsizioarekin batera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 40. orr.

Filipinetako gobernuaren jarrera-aldaketa Irakeko bahituak salbatzeko, Arazo nagusiak, larrienak, hezkuntza, kualifikazio, berrantolaketa eta jarrera arazoak izan ziren. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 83. orr.

Jarrera-desberdintasun horren adibide hutsal baina, hala ere, esanguratsua. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 385. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barne-jarrera egokia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 756. orr.

Espiritu-jarrera hori japoniarrengana pasatu da, tartariar jatorrikoak izaki, erraz froga daitekeenez. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 364. orr.

Erlijioaren historian, ondorio etikoaren aukera egiten da, giza jarrerak asmatu nahian bezala. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 267. orr.

Zelote arrazionalista baten buru-jarrera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 258. orr.

Piper harena bezalako bizi-jarrera: erabat itsua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 217. orr.

Garaiko gizarte jarrerekin eta taldeekin lotutako nahiak eta frustrazioak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 10. orr.

Kooperazio jarrera, bertso-dialektikaren sakonean dagoena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 44. orr.

Legearen aurka indar jarrera hartu dutela. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 142. orr.

Hasierak eta amaierak Frantziskoren kristau-jarreraren mamia biltzen digute. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 94. orr.

Horretantxe datza, hain zuzen, "jatorrismoa": artaburu jarrerak babestean eta indartzean. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 205. orr.

Bohemio jarrerak izan gabe izan daiteke ertzekoa. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 29. orr.

6 norbait edo zerbait jarria dagoen era.

Badira beste jarrera batzuk ere, baina azaltzeko irudiak beharko nituzke. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 253. orr.

Noiz edo noiz, amak abisuren bat emateko-edo atea zabaldurik, jarrera xelebre haietan harrapatzen ninduen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 67. orr.

Ezta Kamasutra modernoeneko azken jarrera saiatuta ere. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 31. orr.

Eta jarrera berriak asmatu genituen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 16. orr.

Koitoan ere klitoria modu erosoan estimulatzen jarraitzeko jarrera batzuk. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 252. orr.

Jarrera honetan, gizonak zakila zenbateraino sartu kontrola dezake. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 253. orr.

Deus esan gabe, poliki-poliki jarrera egokian jarri eta 69a egin genuen. Aitor Arana   «Onan» - 101. orr.

Arrainak ordena eta jarrera horretan zeudela, San Antonio ospakizun handietan bezala hasi zen predikatzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1018. orr.

Jira eta buelta ibili da jesarlekuan jarrera egokia ezin harturik. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 70. orr.

ik beherago 7. 4761

Jarkera hieratikora itzuli zen Mentxu. Josu Landa   «Odolbildua» - 113. orr.

Baina nola itzultzen da besoa berriro jarrera horizontalera? Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 64. orr.

Etzanda, eserita edo belauniko, egonkor dago gorputza, baina zutikako jarrera, berez, ezegonkorra da ingeniaritzari dagokionez. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 124. orr.

Orobat iluntasuna, gelditasuna, begi-jarrera jakin bat. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 167. orr.

Gauerdia pasatuta, lepoko minez nengoen, gorputz-jarrera hartu ezinik. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 94. orr.

Koito jarreretan ere gertatu ziren berrikuntzak. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 223. orr.

Eskuineko belauna ezkerrekoaren gainean ezarrita babes-jarrera hartuz. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 30. orr.

Ikertaldea datorrenean bere postuan hilik aurki dezaten, soldadu jarrera ederrean. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 40. orr.

7 jarrera hartu (gai edo arazo baten aurrean)

Noizbehinka, pailazo samar ere sentitzen nintzen gorputz-jarrera bitxi haietan. Galderei erantzuteak jarrera hartzea baitakar. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 67. orr.

Atxiloketen aurrean zer jarrera hartu erabakitzeko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 56. orr.

Ez dut uste kristautasunaren eraginez hartu nuenik jarrera hori. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 97. orr.

Abiaburuko egiaztapen horregatik hartu da, beraz, liburu honetan hartu den jarrera. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 16. orr.

Muturreneko jarrera hartu zuten eurek ere. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 103. orr.

Zer jarrera hartu halako mindura baten aurrean? Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 302. orr.

Edozein gatazkaren aurrean har daitekeen jarrerarik arduragabeena haren kausak ukatzea edo desitxuratzea liteke. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

; adegiren jarrera (10); aeben jarrera (8); agertutako jarrera (14); agintarien jarrera (26); aldeko jarrera (150); aldeko jarrera agertu (11); aldeko jarrera hartu (11); alderdiaren jarrera (14); alderdien jarrera (9); antzeko jarrera (18); ari den jarrera (8); aurkako jarrera (99); bestelako jarrera (18); eajren jarrera (26); eko udalaren jarrera (10); elaren jarrera (12); elkarrizketarako jarrera (8); emateko jarrera (8); enpresaren jarrera (11); erakundeen jarrera (10); erakutsi duen jarrera (11); erakutsi zuen jarrera (9); erakutsitako jarrera (45); ertzaintzak izandako jarrera (8); ertzaintzaren jarrera (20); espainiako gobernuaren jarrera (23); euskararen aldeko jarrera (13); eusko jaurlaritzaren jarrera (9); frantziaren jarrera (15); gizartearen jarrera (14); gobernuaren jarrera (86); gobernuen jarrera (11); gorputz jarrera (8); hartu duen jarrera (19); hartu duten jarrera (9); hartuko duen jarrera (8); hartutako jarrera (20); iruñ izan duen jarrera (45); izan duten jarrera (24); izan zuen jarrera (24); izan zuten jarrera (11); izandako jarrera (76); izandako jarrera salatu (18); izango duen jarrera (12); izaniko jarrera (8); jarrera agertu (30); jarrera aktiboa (19); jarrera aldaketa (77); jarrera aldaketak (14); jarrera aldaketarik (11); jarrera aldatu (104); jarrera aldatu ezean (14); jarrera aldatuko (30); jarrera aldatzea (27); jarrera aldatzeko (30); jarrera aldatzeko eskatu (10); jarrera aldatzen (23); jarrera arbuiatu (13); jarrera arduragabea (9); jarrera argia (23); jarrera argitu (9); jarrera argitzeko (22); jarrera argitzeko eskatu (16); jarrera azaldu (13); jarrera azaltzeko (13); jarrera basatia (8); jarrera bateratua (16); jarrera bera (55); jarrera berbera (10); jarrera berean (13); jarrera berretsi (20); jarrera berri (9); jarrera berria (13); jarrera bortitza (12); jarrera egokia (25); jarrera epela (9); jarrera erakusten (12); jarrera erakutsi (21); jarrera erasokorra (15); jarrera errepresiboa (8); jarrera ezberdinak (8); jarrera ezkorra (10); jarrera gaitzetsi (48); jarrera gogor (27); jarrera gogor kritikatu (9); jarrera gogor salatu (9); jarrera gogorra (12); jarrera hartu (79); jarrera hartuko (35); jarrera hartzeko (9); jarrera hartzen (9); jarrera ikusita (17); jarrera irekia (31); jarrera irmoa (19); jarrera itxia (26); jarrera izan (42); jarrera izango (21); jarrera izatea (11); jarrera jakin (8); jarrera kontrajarriak (13); jarrera kritikatu (79); jarrera kritikoa (23); jarrera lotsagarria (12); jarrera ofiziala (10); jarrera oldarkorra (18); jarrera ona (41); jarrera ona erakutsi (9); jarrera ona izan (8); jarrera pasiboa (11); jarrera politiko (14); jarrera politikoa (19); jarrera politikoak (16); jarrera positiboa (16); jarrera salatu (166); jarrera salatzeko (32); jarrera sendoa (8); jarrera tinkoa (10); jarrera txarretsi (12); jaurlaritzaren jarrera (20); jokalarien jarrera (10); kontrako jarrera (82); lehengo jarrera (8); muturreko jarrera (8); nafarroako gobernuaren jarrera (15); oso bestelako jarrera (8); oso jarrera ona (8); patronalaren jarrera (17); politikoen jarrera (13); poliziaren jarrera (16); ppren jarrera (36); presidentearen jarrera (11); pse eeren jarrera (12); psoeren jarrera (38); sailaren jarrera (9); sindikatuen jarrera (11); taldearen jarrera (17); taldeen jarrera (8); udalaren jarrera (33); zaleen jarrera (8); zer nolako jarrera (10) zuzendaritzaren jarrera (17)

aldeko jarrerak (12); aurkako jarrerak (12); kontrako jarrerak (19); muturreko jarrerak (13)

jarrerari eutsi (15)

jarreraz aldatzeko (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus