Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galsoro iz gari soroa.

Bidean barrena zihoazela, udaberriko goiz-argian, orein bat ikusi zuen urrutiko galsoro bat zeharkatzen, eta anaiari seinalatu zion, hatzaz. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 88. orr.

Hango lugorriak eta areaz urraturiko galsoroak zeharkatu behar izan zituzten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 114. orr.

Gau batez gizonari burua moztu eta gorpua galsorora jaurti zuen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 109. orr.

Hartz jaio hintzen ala bazter-herri honetako bizimoduak, galsoroek eta nekazariekiko harremanek bihurtu haute hartz? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 159. orr.

Galsoro sailak jo nituen begiz, inguraezinak eta biluziak, leihatilatik barrena: inor ez zen sekula handik pasatu. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus