Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salbuetsi, salbuets, salbuesten 1 ad adierazten den lege, arau edo multzotik at, zerbait edo norbait utzi edo uzten dela adierazi.

Badakizu garai hartan noraino hedaturik zeuden sabatarren iritziak, eta orduko gizaki guztiak, gutxi batzuk salbuetsirik, idolatriara emanak zirela. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 161. orr.

Jainkoagandik hautemate motaren bat salbuesten bada, beharrezkoa da gainerakoak ere salbuestea, hau da, bost zentzuak, eta hautemate mota bat onartuz gero, noraezekoa litzateke bostenak ere ontzat ematea. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 115. orr.

Pentsamendu oro, ikusmenaz baliatzen dena ere salbuetsi gabe, hizkuntzaz baliatzen da esplizituki. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 93. orr.

Hori, beldur gaindiezina, salbuesten den baldintza dela eskubideen doktrinan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 301. orr.

Atenasko lege batek pobrezia gorrian eroritako gurasoak elikatzera behartzen zituen seme-alabak; salbuetsi egiten zituen emakume publiko batengandik jaiotakoak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 158. orr.

Raimundo Silvaren bulegoa salbuetsirik dago, noski, han txukuntasun faltak lanaren beraren baldintza ematen du. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 116. orr.

Esan liteke honelatsu direla gauzak, erabat harturik eta salbuespenak salbuetsirik: neurri jasangarri batetik aurrera, bat zenbat-eta abertzaleago orduan-eta españolagoa dela izatez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 250. orr.

Zergak salbuetsita berunik gabeko erregaien %37,88 gasolinaren kostuei dagozkio. Berria - Ekonomia   2004-08-08

Protekzionismo selektibo batek [...] zergez salbuesten zituen industria-eraldaketarako behar ziren lehengaiak. hizkuntza eskakizuna langile euskaldunei jarri zitzaiela, arduradun politikoak eta goi karguak salbuetsita zeudela... Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 37. orr.

Udalak dio kalean egiten diren ekitaldi guztiei eskatzen zaielabermea, eta soilik haurren olentzeroak daudela salbuetsita. Berria - Euskal Herria   2004-12-24

2 (-tik atzizkiko osagarriaz)

Augusto salbuetsia izan zen askatasuna emateko eskuduntza mugatzen zuen legetik, eta legatzeko eskuduntza mugatzen zuenetik. Zure eskubideak errespetatzen ditut, ez ordea nire betebeharretarik salbuetsia izateko heineraino. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 112. orr.

Inor ez legoke zoritxar horretatik salbuetsirik, agian "hiri bakoitzetik bana edo gehienez ere familia bakoitzetik bina". Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 89. orr.

Ohitura zen enperadoreak zenbait lege zibiletatik salbuestea. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 112. orr.

Neure zerbitzutik salbuetsi nahi haut, baina ez nire adiskidetasunetik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 85. orr.

Ez dugu utziko gure seme-alaben sufrimenduaren kontura inor bere erantzukizunetatik salbuestea. Berria - Euskal Herria   2004-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salbuetsita daude (6); salbuetsita zeuden (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus