Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makar1 1 iz betazal ertzetan pilatzen den jario lodi lehortua.

Joan komunera, kendu makarrak, hustu maskuria, garbitu muturra, orraztu kalparra. Begietako makarrak kentzen. Begiak klis-klas zabaldu eta itxi aritu zen une batez, lozorroan jositako makarrek erabat zabaltzea galaraziko baliote bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 115. orr.

Atea erdizka ireki eta makarrek erdizka irekitzen besterik uzten ez zidaten begiez emakume gazte bat ikusi nuen neure aurrean, ezezaguna, gabardina batean bildua. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 209. orr.

Ez baitut zikinik eta makarrik ikusten nereak izandako zuen begi horietan; ez baitut amorrurik sumatzen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 291. orr.

Pentsamendu Begibakarrak, bere lauso eta makarren artetik direnak oro ikusten baititu, gauza askotxo eraman ditu ezin ikusizko exerexaren pareraino. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 275. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Makar-ore hori batez estaliak zituen begiak, lerdea zerien ezpain-xoko biei. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 125. orr.

Begietako makar-orea kentzen hasi zitzaion txakurrari. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 125. orr.

· Urak eramaten hasi aurretik begiratu eta arretaz aztertuko dira iturri horien inguruan bizi diren gizakiek zer gorpuzkera duten; eta gorputzez sendoak, kolore ederrekoak, hanketan gaitzik gabekoak, begietan gaixo-makarrik gabeak badira, ondo probatuta egongo dira urak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3930. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus