Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galtzada (Egungo testuen corpusean 1.634 agerraldi; orobat galtzara Egungo testuen corpusean 6 agerraldi, eta kaltzada Egungo testuen corpusean 23 agerraldi) iz 1 harbidea.

Erromatarren galtzada zenbait bertatik igarotzen zirelako. Berria - Kultura   2004-05-19

Via Appia, Kristo aurreko 312.ean Appius Claudius Caecus zensoreak eraiki eta Galtzaden Erregina deitua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 170. orr.

Galtzadaren zatirik interesgarriena, zeinaren harri-zoladura gehientsuenak gaur egun ere osorik baitirau, Aqua Marcia-ren uztai-erreskada berebizikoaren ezkerretara hasten da. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 175. orr.

Baionatik, Gasteizen gaindi, Burgosera doan ohiko galtzada arabarra. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 111. orr.

Galtzada kaskarra zen leku guztietan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 25. orr.

Goizeko freskura goxo honetan, galtzada arboleztatuan ibiltzeak ez du gogortasunik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 148. orr.

Pasaiara jaisten den galtzada pattarraren sarreran. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 174. orr.

Zaldiak behin eta berriro erortzen ziren aurreko belaunen gainean, ferratu gabe zeudelako batetik eta hiriko galtzada erosora ohiturik ez zeudelako bestetik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 259. orr.

Baina bidezidorrek zuzenago eta azkarrago eraman ohi dute galtzadek baino. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 122. orr.

Espaloiko galtzada zapaltzean berriro gizonen mundura itzuli dela ohartuko da. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 160. orr.

Ongi zolaturiko galtzada da bekatariaren bidea, baina azkenean Herio Leizera darama. Elizen arteko biblia   Si 21,10

2 (kalearena) bidea.

Kaleko galtzadatik begiratu nuen Monikaren etxeko leihoetara. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 75. orr.

Galtzada gurutzatu dut. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 205. orr.

Taxiren bat pasatzen zen aldian behin galtzadako putzuak zapalduz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 51. orr.

· Kamino berria egiteke, Marielexako baserri askoren bidea, irteera, Aginetara jaisten zen, eta hor, galtzadaren erdian, gizon bat aurkitu zuen, odolduta eta bere onetik aterata. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 164. orr.

3 errege galtzada

Errege galtzadak eta Erdi Aroko zubiak. Berria - Euskal Herria   2004-08-03

4 galtzada harri (Egungo testuen corpusean 212 agerraldi; orobat galtzadarri Egungo testuen corpusean 163 agerraldi)

Galtzada-harri arrosaz zolaturiko plaza da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 64. orr.

Korroan hasi eta nola joan ziren nire hezurrak galtzada harrietara. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 106. orr.

Ezker-eskuin muinoan gora hedatzen diren galtzadarrizko kaleekin. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 129. orr.

Galtzada-harrizko kale pikoan gora goazela. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 186. orr.

Galtzada-harrien tamainako [...] sorginkeria-liburuen erakusketaren ordez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 47. orr.

Galtzadarrietan irrist egin zuen eta ziplo erori zen astunki. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 84. orr.

Han ikasleek soldaduei galtzadarriak bota zizkieten. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta galtzada (5); galtzada bazterreko (3); galtzada harriak (4); galtzada harrien (3); galtzada harrizko (3); galtzada harrizko kale (3); galtzada zeharkatzen (4); galtzadaren erdian (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus