Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salda 1 iz okela edo beste jakiren bat egosiz egiten den zuku urtsua.

Ardi zaharra hil eta, haren haragiarekin egiten ziren salda eta tripotak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 102. orr.

Lentejen salda eman zidan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 195. orr.

Salda beroa hartzen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 13. orr.

Bobbik ekarritako salda beroak epelduko dizu barrua. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 365. orr.

Eguerdiko saldaren ontzeko baratzekiak bipiltzeari ekinez. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 176. orr.

Sua egokitu zuen gero, irakiten jarrai zezan saldak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 180. orr.

Apirilaren 8an, 1945koan, salda partekatzen daukute eta 100 grama ogi. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 125. orr.

Bagoiez bagoi jautsarazi gintuzten, ortutsik salda nahas-mahas baten edanarazteko. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 38. orr.

2 (neurriekin)

Su apalean berotu ondoren, irakiten hasi zenean, katilu bat salda gorde, eta hara bota zituen azafrai-izpiak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 180. orr.

Dionisosek katilu bete salda jarri zion aurrean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 211. orr.

Sukaldeak, 60 000 pinta salda egin ditzaketenak, xuriketategia, linjeria, dutxak modernak dira eta frango ontsa pentsatuak. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez ote dugu salda xorta bat merezi? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 21. orr.

Eguerditan deia izaiten zen, salda xorta bat zerbitzatu aitzin. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 176. orr.

Goizean kafe ura banatzen zitzaien, eguerditan salda ura eta ogi puska idor bat, eta arratsetan eguerdiko hondarrak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 243. orr.

Txerrikia jaten dute eta janari kutsatuz eginiko salda-katilukadak hartzen. Elizen arteko biblia   Is 65,4

Azken salda-koilarakada irentsi orduko, leihotik kanpoaldera begira jarri nintzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 9. orr.

Dieta arruntarekin egunak 45 euro balio du, janari gordinak, frutak eta zukuak hartuz gero, 30 euro, eta ur edo salda baraua eginez gero, 18 euro. Berria - Harian   2005-07-02

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Senar-emazteek baraua hautsi zuten, oilasko salda edanez. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 205. orr.

Eltze bete uretan oilo-saldazko bi kubotxo botaz hasi zen dena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 180. orr.

Zopa edo haragi-salda egiteko pastillen marka, Maggi enpresak merkatura aterea, Liebig baroiak asmatua. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 280. orr.

Baratxuri salda preparatu zion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 18. orr.

Gauza jakina baita gaztaina-saldak zer nolako erabilpen lubrifikatzailea izaten zuen akelarreetarako prestakuntzan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 128. orr.

Su gainean berotzen utziak zituen barazki saldari eta haragi saltsari ohore eginez. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 38. orr.

Lehenago bazen ohidura, pilotarien artean, tripa saldaren jateko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 102. orr.

· Oilo salda usaina. Itxaro Borda   «%100 basque» - 217. orr.

5 irud/hed

Nire gusturako, gutxitxo agertu da Oteiza hori hil eta geroko laudorio salda beroan. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 172. orr.

Egosi, halaber, desioz, beldurrez eta damuz osatu salda batean. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 47. orr.

Ito egingo nintzen Ritarik gabe, neure ganora ezaren saldatan, une batetik bestera. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 107. orr.

Are arinago zebilkion burmuinetako salda nahasi hura. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 40. orr.

Kaliza bedeinkatzeari ekin zionean don Martinek, beste hitz-salda batek irakiten zion buruan Markoxi. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 159. orr.

Globalizazioa, mundializazioa... eremuak gainditzen ari den kultur salda honetan, jakin behar dugu geure baloreak, ikuspuntuak, borrokak zabaltzen, helarazten. Berria - Mundua   2004-06-18

Soinu saldaren erdian, euskal musikak ukanen du leku garrantzitsuena halere. astapotroarena egiten genuen, gure gorputz nerabeetan bor-bor ari zen hormona-salda nolabait baretzeko. Berria - Kultura   2004-06-20

Elurra mehetu eta gesaltzen denean, eta plisti-plasta ibiltzeko tamainako elur-salda bihurtuko da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 29. orr.

Beraz, esaidak helbidea berandu baino lehen, bestela badakik... makila-salda berriro. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako salda (3); haragi salda (4); oilo salda (6); salda bero (8); salda beroa (16); salda egiteko (3); salda hartzen (3); tripa salda (3)

tripa saldak (4)

tripa saldarekin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus