Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saldo 1 iz taldea, batez ere ez-txikia. ik samalda.

1200-1500 gizon zeukan gure saldoa abiatu zen geltokiari buruz. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 36. orr.

Bost edo seiehun ardiko saldoak zaintzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 23. orr.

Errusiarrak edo siberiarrak, tatariarren mende geratzeko beldurrez, hara joan ziren Feofar Khanen saldoek inbaditutako probintzietatik ihesi. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 169. orr.

Kanpamenduak sutan zeuden eta orkoek ibairantz egiten zuten ihes ehiztariek jazarritako animalia basatien saldoak bezala. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 137. orr.

Taldeak, multzoak, saldoak norainoko desplazera pizten dion bazekien lehenagotik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 15. orr.

Emakume igerilarien saldo bati begira zegoen. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 163. orr.

Emazte hanitx bazen antzezleen saldoan, eta denentako lanik ez günüan. Herria   2005-08-11

ik beherago 6. 20726

Gure korrikalarien saldoa ez zen ez atertu, ez-eta mehatu ere: beti heldu lagun ziren berriak, beste batzu nekatuz bezala. Herria   2003-04-17

Godo eta iberoen saldo batzuk, mairuen zapalkuntzatik ihesi, Luisen lurretan onartuak izan ziren. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 279. orr.

Bera baitzen saldo horretan guztian [...] latinez aise hitz egin zezakeen bakarra. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 187. orr.

Norbere izaerari eta barne-ahotsari jarraitu ala amore eman eta saldoaren moralari makurtu. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 235. orr.

Zezenak, zama hura askatutakoan, bat egin zuen berehalakoan saldoarekin. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 136. orr.

2 (izenondoekin)

Bertze saldo handi batek, aro txarraren beldurrik gabe, haize ematen zien su-emaileei, oihuka eta ufaka. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 121. orr.

Han-hemenka ur-hegazti saldo handiak. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 79. orr.

Igerilekuaren ertzera saldo handian inguratzen ari ziren gizon dotore batzuekin zetozen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 53. orr.

Arazoa zen estorninoak saldo handietan zebiltzala parkeetan. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 129. orr.

Saldo ederra bildü da lehen mustraka hortan, 90 batek izena eman dü taulen gainera igaiteko. Herria   2004-01-15

Mila beso, mila ezpain, mila... izamolde nahi nituzke izan izakari xarmagarri garrantzi gabeko horietako saldo oso bat aldi berean besarkatu ahal izateko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 173. orr.

Tomas saldo nagusitik kanpora zen, behar zirenak eginda badoanaren itxuran. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 45. orr.

Iruditzen zitzaidan heriotza emandako haiek guztiak [...] saldo beldurgarrian, botoa ematen duten herritarrak bezala zetozela, gizarteari esatera: [...]. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 374. orr.

Siberiako animali saldo ikaragarrien elikagai bakarra. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 214. orr.

Letrek zozabar saldo nekaezinak ematen zuten paper zuriaren gainean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 13. orr.

Egunak joan, egunak jin, Graxik saldo ibiltariaren itxura burutik ezabatu zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 21. orr.

Giza saldo armatuak zebiltzan inguruko mendiak eta haranak arakatzen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 133. orr.

Lertxunak ugari, gure tren geldoa igaro ahala saldo zuritan hegaldatzen zirenak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 51. orr.

Ilunpean barreiatu ziren, pika-bele saldo alegera. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 188. orr.

Hamabost soldaduko saldo urri honetara igorri nitek. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 247. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia animaliei dagokiela)

Otso-saldo bat orpoz orpo duela. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 180. orr.

Basamortuan bizi diren gazela-saldoak. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 19. orr.

Zaldi saldo amorratu bat uxatzen ari balitz bezala. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 129. orr.

Arratsaldean, galeper saldoa etorri eta kanpamentu osoa estali zuen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 180. orr.

Bi eskuak airean astindurik bele-saldo bat erasoan ari balitzaio baino erretxinago. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 106. orr.

Kaio saldo handiak hegaldatu ziren bat-batean labarretatik. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 231. orr.

Konturatu ziren Jasperek eskopetaz uxatutako zozo saldoa makalen gailurretan pausatu zela. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 31. orr.

Kardantxilo saldo harrigarri bat mundua txit-txit-txit ondo egina dagoela kantatzen ari zen goiz eder batez. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 76. orr.

Bat-batean, kaosa egin da Joseren buruan, erle-saldo amorratu bat dabilkio buru-muinetan ziztaka. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 131. orr.

Euli-saldo baten burrunba ateratzen zuen aire beroak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 23. orr.

· Uso poloniar saldo bat bulegoko ate aldera hegatu zen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 49. orr.

Abelgorri errubi-gorrizta saldo bat sakabanatu egin zen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia pertsonei dagokiela)

Euskaltzale saldoa espero da Baigorrin. Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Gizon saldo bat badago, olibondo hostotsu baten azpian. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 221. orr.

Gizon-emakume saldoa sartu zen ostatuan, irribarrez eta alai denak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 90. orr.

Gazte saldo ederrak bohemiaren eta etorkizun ziren euskal zine-antzerki-telebisten promesak liluratuta. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 66. orr.

Atso-agure saldo batek inguraturik zeuzkan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 136. orr.

Zeremoniara Eskual Herriko sei kantoietarik jende saldo handia bildu zen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 98. orr.

Hilkutxaren inguruan jende-saldo ikaragarriak, Norari azken agurra ematera etorriak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 122. orr.

Bazterretan, buhame saldoaren harramantza salbu, ez zen ezer entzuten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 20. orr.

Ez zuten tenpluan sartzerik izan, soldadu saldo batek, armak eskuan, oztopatu baitzituen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 204. orr.

Akamarre izeneko herrixkako ateetan, bertze armagizon saldo batekin egin nuen topo. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 232. orr.

Zaldizko lapur-saldo batek inguratu zituen behizaina eta behi-taldea. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 167. orr.

Armada baten kideak baino gehiago, gaizkile saldo bat dirudizue. Xabier Montoia   «Elektrika» - 141. orr.

Entzule saldo handi baten erdian. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 221. orr.

Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak; une hartantxe garbitzaile-saldo bat ontzia garbitzen aritu zela zirudien. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 91. orr.

· Jende gaixo saldo bat. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 101. orr.

· Gurutzean ilkatua munduaren Berreroslea, inguruan aingeru-saldo hagitz ugari zuela. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 177. orr.

Pianoa pa-pa--pa-pa-pa hasten den hori, hasierako notek deabru-saldo bat orpoz orpo balute bezala. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 118. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia gauzei dagokiela)

Zenbaitetan hodeien lekua izar barreiatuek hartzen dute, zurrunbiloak sortzen biraka ibiltzen diren izar saldoek. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 95. orr.

Erromako fakzio odoleztatuak bezala, beren bezero-oste armatu eta iraintzaileekin, atomo-saldoen zirimola begietsi zuen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 53. orr.

Taxi-saldo batez inguratuta zeuden; ia denak aireportutik etorriak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 359. orr.

Zilegi izan bekit sinestea ezen haren aita begietan bertute saldo batek irabaz dezakeela ahulkeria baten barkamena. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 428. orr.

Lokartu barik, aurrera, bizkor, oraindik auto saldoa dabil-eta. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 102. orr.

«Gizateriaren aurkako krimen saldoa» gertatzen ari dela esan zuen. Berria - Mundua   2004-05-09

6 saldoan adlag ugari. ik saldoka; sail 19.

Saldoan bildü da berriz jentea: 3600 jarlekü baziren (lehen aldian beno 500 haboro), eta haboroxeak bete dira. Herria   2001-07-26

Haren gudu-taldeak saldoan datoz, nireganaino iristeko bideak egin eta oihal-etxola inguratu didate. Elizen arteko biblia   Jb 19,12

Baina uxatu bezain laster berriro saldoan zetozkidan oldarka begiak lainotzera. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 220. orr.

Ondoren, sehiak saldoan sartu ziren. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 279. orr.

Turista-multzo handi bat saldoan igaro zitzaion aurretik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 86. orr.

Mundua gero eta hobea izateko berak egin behar zuen gauza bakarra aurkikuntza berriak saldoan egitea zela. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 118. orr.

Zuen elkartasunaren beharra dugu, zatozte saldoan aratsalde goxo baten pasatzera! Herria   2003-03-20

Akemenestar Inperioa Alexandrok konkistatu aurretik eta iragarpen gisa, akemenestarrek eurek mertzenario helenikoak erabili zituzten saldoan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 236. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus