Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makarroi 1 iz jateko pasta gogorra, gari semolaz egina, hodi zati itxura duena.

Patatak, arroza, makarroiak, fruta eta haragi pixka bat... Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 168. orr.

Hain zituen gorroto italiarrak, non gerra ostean ez baitzuen inoiz gehiago makarroirik jan. konturatu zen ezin zituela makarroiak irentsi, haiek plateran ikusi hutsarekin sekulako goragalea etortzen zitzaiola. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 35. orr.

-Hire amak bai egiten zituela makarroi gozoak! Jokin Muņoz   «Bizia lo» - 91. orr.

-Ia-ia egunero makarroiak tomaterekin jartzen zizkidak ba! Jokin Muņoz   «Bizia lo» - 90. orr.

Puntu horretara iritsirik, hain juxtu, makarroi erreen usainak eten dizkio gogoeta goiargituok, eta ekarri du berriro errealitatera. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 31. orr.

Erretako makarroien ontzia beltz-beltz dago oraindik harraskan nork garbituko zain. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 34. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kuia zopari makarroi tartaleta jarraitu zitzaion, eta hari kafea. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 125. orr.

Alboan makarroi paketea. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 172. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus