Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nabala (orobat nabal g.er. eta nabela g.er.; Hiztegi Batuan nabala agertzen da eta labana hobesten da) 1 iz labana.

Amak eman xamangoa nabalaz karrakatu zuen Nakok: hezurrari xingar peza politak kentzen zizkion oraino! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 15. orr.

Ruperto Gantzok, "Biba Luzaide" grabatu zuen nabala batekin Estatu Batuetako baso handi bateko lertxun lerden batean. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 61. orr.

Zenbatetan ez dut Maureenen izena ene nabalaz mortuko zuhaitz apurren enborretan zizelkatu? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 40. orr.

Nabala ahurrean ikusi ninduela, izuaren izuaz bezala, Mairosek urrats bat atzera egin zuen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 204. orr.

Janinak uste zuen nabala edo puñal bat sartzen ziola. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 94. orr.

Zer bilatzen duzu? larrutuko zaituen nabala? Itxaro Borda   «Hiruko» - 145. orr.

Borta erdi zabalik zen, aski zuen sartzea eta nabala zorrotza papoan tanpez sakatzea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 175. orr.

Paraxutisten kasta bat sortu zuan orduan, supergizonak, kolorez apainduak, nabala gerrian eta fusilak eskuetan karriken jaun eta jabe paseatzen zirenak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 248. orr.

Gero, nabal baten ipurdiaz harri bat joz, pindarrak atera eta ardagaia piztu zuen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 245. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nabala ukaldia zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 339. orr.

Xiberotarra erorten da, nabela kaldüz kolpatürik. Herria   2002-11-07

3 (izenondo gisa)

Abuztuko ortzegun gau horretan ere, "Purpleko" atetik kirika egin bezalaxe, aspaldiko sentipen ahantzi hura berritu nuen, bi gizasemeren begi nabalak nigan landaturik sumatuta. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 314. orr.

4 ganibeta.

Bortz segundoko astia eman nion neure buruari, anaiaren plateraren ondotik nabala hartu arte. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus