Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xabalina (orobat jabalina g.er.) 1 iz lehen arma gisa eta gaur egun eskuarki atletismo ariketetan erabilzen den haga edo makila moduko atal luzea, eskuz jaurtikitzen dena.

Bost proba ziren: stadion, luzera jauzia, disko jaurtiketa, xabalina eta borroka. Berria - Kirola   2004-08-10

Hala nola, eskerronezko bestak, xabalina jaurtiketak, zaldizkoen edo oinezkoen itzaleko gudukak, herensuge edo armagizon itxuradunekin. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 106. orr.

Horretarako asko hobetu beharko dut xabalinan, nire proba eskasena heptatloian. Berria - Kirola   2006-03-01

Ilun beltzean, Alainek gogorki kolpatu zuen hura bere xabalinaz sorbalda bien artean, aldi berean Karandasek bere aihotz-makila hondoratzen ziolarik buru gainean. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 111. orr.

Lyonak gorde, eta zorroarekin txanponak Karandasi bota zizkion, hartutako nekearengatik, xabalina goraturik zeukala. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 112. orr.

Gauean jardinera itzuli zen, zulo bat egin horman bere xabalinaz, eta, salara sarturik, zazpi katilu eztainuzko, txano gorri bat eta urrezko eraztun bat topatu zituen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 110. orr.

2 xabalina-jaurtitzaile xabalina jaurttitzen duen atleta.

Xabalina jaurtitzaileak zeuden bertan, lehian. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 85. orr.

Jan Zelezny xabalina jaurtitzaile txekiarrak azkeneko denboraldia izango du aurtengoa, sasoia amaituta erretiroa hartuko baitu, 20 urteko kirol ibilbide luze eta oparoa egin ondoren. Berria - Kirola   2006-05-04

Ez baldin bagara oso pertsona arduratsuak eta metodo zurrunak aplikatu zaleak, jabalina jaurtitzaileak bezala. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus