Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xiita (1008 agerraldi, 3 liburu eta 267 artikulutan; orobat xihita 20 agerraldi, 17 artikulutan; txiita g.er., xihitar g.er. eta xita g.er.) 1 izond/iz musulmanen artean, Mahometen ondorengo edo oinordekotzat haren suhi Ali hartzen duena eta sunna onartzen ez duena.

Madaien herrian bahituak izan ziren biztanle xiiten gorpuak direla baieztatu dute, dio irratiak sukaldetik. Pako Aristi   «Note book» - 76. orr.

Moktada Al Sadr buru duten miliziano xiitek eraso egin dietela hainbat oliobideri eta putzuri. Berria - Ekonomia   2004-08-21

Moktada al Sadren mugimendu xiita fundamentalistaren aurka. Berria - Harian   2005-01-29

SCIRI Irakeko Iraultza Islamikoaren Kontseilu Nagusia alderdi xiita nagusia da, konfesionala eta Iranen sustraitua. Berria - Harian   2006-02-26

Gerra zibilaren beldurra berriz piztu da Iraken, Samarrako Al Askari santutegi xiitaren aurkako erasoaren ondorioz. Berria - Harian   2006-02-26

Mezkita xiita eta sunitei eraso diete, etsaiak bagina bezala. Berria - Mundua   2006-02-25

Xiiten eta suniten artean aste honetan piztu den indarkeria gutxitzea da neurri horien xedea. Berria - Harian   2006-02-26

Gero, zehazten hasteko nahiko adorerik ez, eta ez dakigu talibanok xiitak diren, edo suniak; pashtunak diren, edo arabiarrak. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 157. orr.

Hiru adar nagusi ditu Islamak, sunitak, xiitak eta sufismoaren jarraitzaleak. Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Badute orai xiitek askatasun osoa beren erlisionearen pratikatzeko. Herria   2003-05-01

Irakeko Gobernu Kontseiluko kide Mouafak al Rubajiren arabera, xiiten eta suniten artean gerra zibila sustatzeko ahaleginak ez du arrakasta izango. Berria - Mundua   2004-04-08

2 (izenondoekin)

Irakeko Aliantza Batua xiita erlijiosoen koalizioak, aldiz, 128 diputatu dauzka. Berria - Mundua   2006-03-03

Hautagaitza honekin bat etortzen zirela jakinarazi zuten kurduek, sunitek eta xiita laikoek. Berria - Mundua   2006-04-23

Hemen nozitu ditudan arriskurik handienak eguraldia eta trafikoa izan dira, eta xiita fanatikoen ordez buru oso irekiko jendea aurkitu dut. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 146. orr.

3 (izenlagun gisa)

Moktada al Sadrek aldarrikatu du mausoleoaren kontrola Irakeko xiita erlijioburu gorenen eskuetan uzteko prest legokeela. Berria - Mundua   2004-08-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi xiita (9); apaiz xiita (4); auzo xiita (4); auzune xiita (3); buruzagi erlijioso xiita (3); buruzagi xiita (25); buruzagi xiita erradikalaren (3); dozenaka mila xiita (3); ehunka xiita (3); erlijioso xiita (6); gerrillari xiita (5); iad alaui xiita (5); irakeko buruzagi xiita (4); irakeko xiita (6); langile xiita (3); meskita xiita (9); meskita xiita batean (5); meskita xiita baten (3); mezkita xiita (5); mila xiita (5); milaka xiita (6); milizia xiita (3); ordezkari xiita (6); sadr buruzagi xiita (11); santutegi xiita (3); sunita eta xiita (4)

xiita erlijiosoek (3); xiita erlijiosoen (6); xiita erradikalaren (3); xiita eta sunita (5); xiita hil (28); xiita hil dira (5); xiita hil dituzte (3); xiita hil ziren (4); xiita hil zituztela (3); xiita hil zituzten (5); xiita hil zuten (3); xiita izango (3); xiita laikoa (3); xiita laikoak (3); xiita laikoek (12); xiita nagusia (3)

agintari xiitak (3); alderdi xiitak (3); buruzagi erlijioso xiitak (5); buruzagi xiitak (36); erlijioso xiitak (6); erromes xiitak (3); gerrillari xiitak (6); milaka xiitak (3); miliziano xiitak (3); sadr buruzagi xiitak (22); sunitak eta xiitak (7)

xiitak eta kurduak (4); xiitak eta sunitak (3); xiitak izan (5)

alderdi xiitako (10)

auzo xiitan (6); auzune xiitan (13)

buruzagi erlijioso xiitaren (7); buruzagi xiitaren (36); buruzagi xiitaren bozeramaile (5); buruzagi xiitaren eledun (3); buruzagi xiitaren jarraitzaileek (3); buruzagi xiitaren jarraitzaileen (4); erlijioso xiitaren (9); erresistentzia xiitaren (3); imam xiitaren (7); immam xiitaren (3); mezkita xiitaren (5); sadr buruzagi xiitaren (24); sadr imam xiitaren (7); sadr immam xiitaren (3); sadr xiitaren (3); santutegi xiitaren (3)

xiitaren bozeramaile (6); xiitaren eledun (4); xiitaren jarraitzaile (3); xiitaren jarraitzaileak (4); xiitaren jarraitzaileek (3); xiitaren jarraitzaileen (4); xiitaren kontra (5); xiitaren kontrako (5)

buruzagi xiitari (3)

buruzagi xiitek (10); ekintzaile xiitek (3); gerrillari xiitek (12); miliziano xiitek (3); musulman xiitek (4); sunita eta xiitek (3)

xiitek eskatzen (3); xiitek eta kurduek (5)

gerrillari xiitekin (3)

gerrillari xiiten (9); gerrillari xiiten artean (3); irakeko xiiten (17); irakeko xiiten buruzagi (4); irakeko xiiten erlijioburu (4); miliziano xiiten (7); musulman xiiten (4); osatzen duten xiiten (3); sistani irakeko xiiten (3); sunita eta xiiten (8); suniten eta xiiten (8)

xiiten aiatola (5); xiiten aldetik (3); xiiten artean (19); xiiten arteko (9); xiiten aurka (3); xiiten aurkako (9); xiiten aurkako eraso (3); xiiten buruzagi (18); xiiten buruzagi ali (3); xiiten buruzagi goren (3); xiiten erlijio (3); xiiten erlijioburu (5); xiiten eta suniten (23); xiiten haserrea (5); xiiten hiri (13); xiiten kontra (5); xiiten kontrako (6); xiiten oldarraldia (3); xiiten oldarraldiak (3); xiiten ordezkariek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus