Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nazioartekotasun iz nazioartekoa denaren nolakotasuna.

Bi kontzeptu: nazioartekotasuna, hau da, nazioek elkarren artean egiten dituzten tratuei dagokiena, eta globalizazioa, hau da, ekonomiak nazioen mugak hautsiz egiten dituen tratuei dagokiena. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 153. orr.

Nazioartekotasun horren adibide da hegazkinaren fabrikazio lana: hegoak Erresuma Batuan egiten dituzte, hegazkin gorputzaren zati batzuk Hamburgon (Alemania), kabina Tolosan (Okzitania) eta atzealdea Espainian. Berria - Ekonomia   2004-01-18

Badirudi, merkatu mugak hautsi ondoren, nazioartekotasunean ondasun gehiago hartzen dutela nazio txikiek nazio handiek baino. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 187. orr.

Dokumentuan aurkitu behar dugu guk bilatzen dugun espiritua garaikidetasunean eta nazioartekotasunean. Berria - Harian   2006-01-18

Gizarte hiritarra, kulturaren esparrua eta euskararen nazioartekotasuna etengabe eta ozen aldarrikatu zituen. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 128. orr.

Amorruz kentzen genituen kofradiako zutabean ageri ziren txatal haiek, euskal patroiak esku hartu behar zuela justizia sozialean, nazioartekotasunak euskal izatearen hondamena zekarrela, guretasuna erdaldundu nahi zutela jainkogabeek. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 51. orr.

Eta horretara eramaten gaituzte nazioartekotasunaren izenean, Ceutan hasi eta Panticosan bukatzen den nazioartekotasun nazional horren izenean, gaztelaniarekin hasi eta espainolarekin akitzen den hizkuntza-nazioartekotasun horren alde egiten dutenek. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus