Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihardespen iz erantzuna.

Nire galderaren puska larriena ihardespenik gabe zegoen beti. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 247. orr.

Noizbait ere etorri zen Kantzileriaren ihardespena. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 62. orr.

Ihardespenik ezean, irriño zozo bat marraztu nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 341. orr.

Berorren ihardespenaren zain nauka kitatu nahi dudan damuaren egonezinaz. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 391. orr.

Ez zuten entzuten galde-ihardespenez, ordezkatzez, eliza-sariez, kontratuez, patronatuez, salaketez beste solasik. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 36. orr.

Hari entzutea bezain erraza zen, bestalde, ihardespena ematea ere. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 366. orr.

747 ihardespen izan dira, honela banatuak: 714 talde-ihardespen, 33 bakarkako ihardespen. Herria   2003-08-14

Grefierak ontzat eman du euskarazko ihardespena. Herria   2003-04-10

Jean Grenet Baionako auzapezak ihardespen zorrotza eman zuen. Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Gero, ihardespenen txanda hasiko da. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Proposamen horiek sortu berri den Herri Elkargoari egin dizkiote, baina oraindik ez dute ihardespenik ukan. Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Gizarte pobreziari ematen zaion ihardespen bortitza da presondegia. Berria - Euskal Herria   2004-07-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus