Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saldukeria [61 agerraldi, 32 liburu eta 11 artikulutan; cf traizio 525 agerraldi, 130 liburu eta 94 artikulutan] 1 iz leialtasuna zor zaion zerbait edo norbait saltzea. ik traizio.

Saldukeria presondegi zigorrez eta, maiz, heriotzez ordaintzen da. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 124. orr.

Saldukeriatzat jotzen zuen plagioaren posibilitate hura, beraren miresmenari egindako traizio izugarritzat alegia. Iban Zaldua   «Traizioak» - 164. orr.

Dena ez zen hondamena eta saldukeria: karrikan omena zebilen bazela iruinseme bat baino gehiago, isilean lekutua errege kanporatuen aldera. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 39. orr.

Julio Zesarri ere, bere lagunen labanak zain zeuzkan lekura zihoala, ohartarazpen bat eman zioten, irakurtzeke geratu zena, zeinean agerian jartzen baitzen saldukeria, traidoreen izen eta guzti. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 98. orr.

Herritarren uztea frantsesa jakin gabe, hori da, hori, saldukeria nazionearen aurka. Herria   2002-12-26

Jesusek Judasen saldukeria iragarri. Elizen arteko biblia   Jn 13,21 tit

Santoñako saldukeriaren ondoren arras bizkortu zen errepresio eta izua. Jokin Urain   «Errotarria» - 71. orr.

Dena den, saldukeriaren aiztoak zauritzen zaituelarik, ez da samurra gizaki zuhur gisa jokatzea. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 107. orr.

Ikusi dut zure saldukeriaren froga, zure eskuz izkiriatua. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 502. orr.

Frantzisko Garzia jenerala, berriz, Nafarroako Buruzagi gorena, zetorkion saldukeriaz berantegi jabeturik, apaiz jantzirik saiatu zen Lizarratik ihes egiten. Txillardegi   «Putzu» - 174. orr.

Erregea bakar-bakarrik sartu zen Komunen Ganberan, hango lehendakariari eskatzeko saldukeriaz akusaturik zeuden bost diputatuak atxilotzeko entrega ziezazkion. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 217. orr.

Jakin zuten, ordea, saldukeria juduek; eta Rodoko harrapatu eta hil egin zuten. Elizen arteko biblia   2 M 13,21

Ai, piztia intzestu-egile, ezkon-nahasle horrek, antzezko sorginkeriaz, saldukeriazko dohainez [...] bere irrits laidotsura zuen erakarri ene erregina itxuraz hain onbidetsuaren gogoa. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 60. orr.

2 saldukeriaz adlag traizioz.

Halaxe hil zuen ia bostehun urte lehenago, saldukeriaz hark ere, Beltxe Mikolaldekoak, ohandotarren ahaide egiten zenak, Martin Lopez Zalakaingoa. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 222. orr.

Artean ere, whiskia gai zen Morse andrea eztitzeko, hein handi batean; baina tupustean eta unerik ulergaitzenetan, lainopeak bertan behera uzten zuen, saldukeriaz, eta orduan atsekabeak, durduzadurak eta asperdurak tarratatzen zuten, beste edozein izaki antzo. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 169. orr.

Herri akusazioak ere erailketa egotzi zien, baina «saldukeriaz eta ankerkeriaz jokatu» zutela gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

3 saldukeria egin ik traditu.

Noski, eseki egin behar izan nuen, eta, saldukeria egitea iruditzen zitzaidan arren, aurreiritziak gainditurik ostera deitu, eta azkenean jakinarazi nien harrerakoei mezua utzi besterik ez nuela nahi. Baina hori hala bazen, ba al zuen berak don Ottaviori sekretua salatu eta Grosrouvreri saldukeria egiteko eskubidea? Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

judasen saldukeriaren iragarpena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus