Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makatz 1 izond fruitu arbolez mintzatuz, berez hazten dena, landugabea, txertatu ez dena.

Laranjondo, limoiondo eta mingranondo makatzez betetako zuhaizti hostotsu baten erdian geratu zen 404a. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 443. orr.

2 fruituez mintzatuz, horrelako arbolena dena.

Atseden hartu du soilik masusta bat, udare makatz bat edo basaranak biltzeko. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 136. orr.

Amama zaharrak laranja atalak, aza garak, banana azalak, patata kaskarrak, baba baltzak, mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak... danak nahas-mahas, askara daramatza. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 207. orr.

Mahats makatza. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 17. orr.

3 eztiaz mintzatuz, basa erleak egiten dutena.

Ezti makatzaren urre-kolorea zuten Noraren begiek. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 131. orr.

Haren jarrera argi eta garbiak min ematen zidan, bai, baina ezti makatzaren antzekoa zitzaidan, errealitatea aurrez aurre erakutsiz, ez ankerkeriaz, baizik eta garbitasun basatiaz. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 200. orr.

4 irud/hed

Hotzikarak hartu du Lola, eta ikara antzean mugitu zaizkio bularño makatzak eskote bustiaren azpian. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 24. orr.

Egarria hezetzeko iturririk makatzena da. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 188. orr.

Neskatoaren berezko jenio makatz eta bihurria leuntzen joan omen zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 12. orr.

5 (izen gisa) fruitu arbola makatza.

Bide bazterreko makatzei begira. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 183. orr.

Ibai polit batek, Argak, elikatzen ditu bertan zenbait makatz. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 192. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus