Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galtzari 1 iz ligeta, galtzerdiei eusteko zerrenda elastikoa.

Mutilek, barraren gainean jarrita ia, galtzariak ikusten uzteko eskatzen zioten eta ginebra eta lima hartzera gonbidatzen zuten. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 188. orr.

Galtzari berriak etxera eraman eta bertan egokitu beren zangoen neurrira. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 157. orr.

Jostura paretik bide zetorkion, galtzaritik hasi ziurrenik eta zango-sagar erdialderaino. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 40. orr.

Ezin sailkatuzko zerbait zeraman lepo inguruan loturik: galtzerdia izan zitekeen, edo galtzaria, edo gerrikoa, baina gorbataren antzik batere ez zuen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 174. orr.

Galtzarian aurkitu zen lokarria lekuz aldatuta zegoela, zankoa estutzearren. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 157. orr.

2 galtzari-eusteko ligeta-eustekoa.

Lehen, galtzari eustekoek-eta min handia egiten zuten, baina gaur egun ez dago halakorik ia. Berria - Gaiak   2004-06-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus