Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibilbide 1 iz ibiltzeko bidea; bidea.

Erdialdean, lorategiaren ardatz, ibilbidea zegoen, harri txintxar zuriz hornitutakoa. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 181. orr.

Ibilbidearen bi aldamenetako arbola garaien adar guztiak hosto txiki berde argiz beterik zeuden. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 31. orr.

Kaleetan aldarrika dabil Jakinduria, ibilbideetan oihuka. Elizen arteko biblia   EsZ 1,20

Duda-mudarik gabe zihoan, ibilbide ezagunean dabilen bidaztia legez. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 213. orr.

Zabaldi hori zurezko etxez josia zegoen orduan, den-denak simetrikoki kokatuak eta haien artean ibilbide zabalak utziaz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 88. orr.

Bi ibilbidek gurutzatzen zuten [baratzea], erdian plazatxo bat eratuz eta lau sail berdinetan banatuz. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 140. orr.

Piazza San Marcora daraman ibilbide jendetsutik aparte. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 66. orr.

Ibilbidean apenas hitz egin genuen. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 69. orr.

· Champs-Elysées ibilbidean gora. 517

ik pasealeku. 518

Union ibilbideko tiloak. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 43. orr.

Pergolako ibilbidea xaharra zen, iluna eta zikina. Herria   2001-04-26

Cervantes, Unamuno, Sabino Arana, Gabriel Aresti, Koldo Mitxelena, Foruen, Askatasunaren, Independentziaren, Konstituzioaren edo Autonomiaren kaleak, plazak, ibilbideak, pasealekuak eta etorbideak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 220. orr.

2 zerbaitek edo norbaitek ibiltzen duen bidea.

Bide zirkular batean barrena egin nahi baldin baduzue ibilbidea, luzeagoa izango da. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 398. orr.

Mila kilometro edo gehiago dituzten munduko 177 ibaietatik soilik 64k dute oztoporik gabeko ibilbidea. Berria - Gaiak   2006-03-14

Ibilbidearen luzeraz harrituta. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 258. orr.

Ibilbide luze bat, arkupez, iturriz, parkez inguratua, eta, parke horietan, hegoaldera egindako espedizioetatik ekarritako animalia mordoa; pintura-galeria bat, estatua-bildumak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 149. orr.

Ahalegindu nintzen Angelaren gordelekuraino eginiko ibilbideaz gogoratzen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 84. orr.

Mekatik Medinarako ibilbidea. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 364. orr.

Palenquetik plantaziorainoko ibilbidea, airez zuzenean neurturik, eta luze jota, hirurogeita hamar bat miliakoa-edo izango zen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 70. orr.

Mendira zihoan ibilbideko atea itxita zegoen. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 93. orr.

Izanen dire bi ibilbide; bat frango luze eta bortitza, kirolzale trebe horientzat; bertze bat hasi berrien heinekoa. Herria   2003-05-29

Mendiaz ari garela, arratsalderako ibilbide bat prestatu dut. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 200. orr.

Bostongo ibilbide turistiko-historikoa oso modu errazean egin daiteke. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 63. orr.

Harrapaka etxeratu nintzen, ibilbidea behin baino gehiagotan erratuz. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 21. orr.

Matson andreak tranbia-ibilbide alderantz egin zuen, etxera eramango zuen trolebusari hantxe itxaroteko asmoz. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 229. orr.

Ibilbideko herri bakoitza. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 158. orr.

Ibilbide berezia prestatu du Tourreko antolakuntzak. Berria - Kirola   2004-07-01

Ibilbidea bederatzi kilometrokoa izango da. Berria - Kirola   2004-12-31

Luzea da Tipperary-rako bidea, luzea da ibilbidea. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 94. orr.

197 autobus gehiago jarri dituzten martxan, eta baita 16 ibilbide berri ere. Berria - Gaiak   2006-01-05

Euskaldunak hartutako trenak Hendaia-Paris ibilbidea egiten zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 79. orr.

Ibilbide luzeko trenetan bakarrik. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 90. orr.

Hiru orenen ibilbidea Argentinako Hiriburu gaitzeraino. Herria   2005-03-03

3 (-en atzikiaren eskuinean)

Amazonasen ibilbidean han-hemen ageri ziren meandro zabalak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 504. orr.

Afrikatik zetorren urrea, eta merkatari musulmanek menderatzen zuten urrearen ibilbidea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 27. orr.

Karabanen ibilbide handia herriaren ondo-ondotik pasatzen zen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 68. orr.

Erlojuaren gezien ibilbide geza. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 13. orr.

Isiltasun bareak inguratzen zuen dena eta, gaua bere ibilbidearen erdian zegoela [...]. Elizen arteko biblia   Jkd 18,14

Bulegoak Euskal Y-aren ibilbidearen aldaketa aztertzeko eskatu du. Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Madril eta Sevilla arteko bidea egiten duen AHT Abiadura Handiko Trenaren ibilbidean lehergailu bat indargabetu zuten atzo goizean. Herria  

Gero trenaren ibilbideak aintzira-bazterrean egiten zuen aurrera. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 60. orr.

Grafikoetan trenaren ibilbideari segitzen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 71. orr.

Siberiako petrolioa Ozeano Bareko kostaldera eramango duen hodi sistemaren ibilbidea aldatuko dute, Baikal aintziratik urruntzeko. Berria - Gaiak   2006-04-27

4 zerbaitek, espazioan higitzean, egiten edo gauzatzen duen bidea. ik traiektoria.

Eguzkiaren ibilbide eta ilargiaren mugida aldakorrak zer indarrek eta kausak eragiten dituen eta nola. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 351. orr.

Planeten ibilbidea zirkulartzat jotzen badu. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 233. orr.

Ez naiz hasiko elektroiaren gorabeherekin, ez naiz ariko haren ibilbide ezin determinatuzkoaz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 244. orr.

Bi jaurtigairen ibilbidea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 372. orr.

Argi sumatu baitzuen hark kanoi-bola baten ibilbidea ez zela zuzena, parabolikoa baizik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 174. orr.

Ibilbide parabolikoko Tartagliaren kanoi-bolak zubian lehertzen ziren. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 348. orr.

Zenbat eta lasterrago joan, hala ere, orduan eta gutxiago du kurbatua ibilbidea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 292. orr.

5 irud

Begien urdinarekin batera, iritsi ote zait niri ere, geneen ibilbide sigi-sagatsuan, haien zoro-ukiturik? Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 138. orr.

Belaunaldiz belaunaldiko ibilbidea egin ondoren. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 12. orr.

Euskal literaturaren ibilbide osoa kurritu dugu luze-zabalean, hasieratik beretik oraintsu arte. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 252. orr.

Sarrera honen lehenengo zatian XX. mendeko filosofiaren sistema postidealisten ibilbidea aztertzen da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 7. orr.

1224ko irailean, gailurra jo zuen Frantziskoren ibilbide espiritualak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 30. orr.

Oroit naiz bere ibilbide intelektualaz hitz egin zidala. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 122. orr.

Lau urratseko ibilbide hori abstrakziorantz hurbiltzen ari da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 237. orr.

Ibilbidea: Eskolarteko Txapelketetan hainbat sari irabazi ostean, 2000n parte hartu zuen lehengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Berria - Kultura   2004-12-15

Hirugarren ikasturtean, aldiz, bi ibilbide espezializatuen artean hautatu beharko dute (ibilbide tekniko-profesionala eta ibilbide zientifiko-humanista), eta ibilbide bakoitzak bere edukiak landuko ditu. Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Ibilbide pedagogikoak. Herria   2003-03-17

Ikertzaileen prestakuntza: ibilbide akademikoa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 121. orr.

Ibilbide bitxia izan du liburuak. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 13. orr.

Nire lan-ibilbidearen berri ematen duen agiri bat. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 196. orr.

Norberak bere ibilbidea egitea askoz onuragarriago baita erosotasuna baino. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 18. orr.

Porrotez porrot, garaipeneraino, horra Apple konpainiaren ibilbidea deskribatzen duen lelo ez-ofiziala. Berria - Gaiak   2006-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

bi ibilbide (10); egindako ibilbide (7); ibilbide akademikoa (8); ibilbide bera (14); ibilbide berri (9); ibilbide bihurria (7); ibilbide bikaina (13); ibilbide gorabeheratsua (7); ibilbide guztia (7); ibilbide guztiak (7); ibilbide guztian (9); ibilbide ikusgarria (8); ibilbide laburra (8); ibilbide luze (24); ibilbide luzea (49); ibilbide luzea egin (11); ibilbide luzeagoa (6); ibilbide luzean (12); ibilbide luzeko (13); ibilbide oparoa (21); ibilbide oso (6); ibilbide osoa (35); ibilbide osoan (37); ibilbide osoan zehar (7); ibilbide osoko (11); ibilbide politiko (13); ibilbide politikoa (26); ibilbide profesional (6); ibilbide profesionala (12); kilometroko ibilbide (6); kirol ibilbide (18); taldearen ibilbide (9); urteko ibilbide (16)

egindako ibilbidea (9); ibilbidea aldatu (10); ibilbidea aldatzea (7); ibilbidea aldatzeko (9); ibilbidea bukatutzat (7); ibilbidea egin (45); ibilbidea egin ondoren (10); ibilbidea egingo (11); ibilbidea egiteko (11); ibilbidea egiten (21); ibilbidea hasi (6); ibilbidea ikusita (6); ibilbidea izan (10); ibilbidea osatu (17); kilometroko ibilbidea (29); kirol ibilbidea (67); literatur ibilbidea (6); metroko ibilbidea (9); orain arteko ibilbidea (10); taldearen ibilbidea (12); urteetako ibilbidea (6); urteko ibilbidea (26)

bere ibilbidean (49); bere ibilbidearen erdian (7); bere ibilbideari (9); bere kirol ibilbidean (24); ibilbidean aurrera (7); ibilbidean zehar (14); ibilbidearen erdian zegoela (6); ibilbideari jarraitu (7); ibilbideko garaipen garrantzitsuena (7); ibilbideko une (13); ibilbidetik atera (6); kirol ibilbidean (38); kirol ibilbideari (6); literatur ibilbidean (6); nire ibilbidean (14); urteko ibilbidean (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus