Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salerosi1 (orobat saldu-erosi g.er., salduerosi g.er. eta sal-erosi g.er.), saleros, salerosten 1 du ad saldu edo erosi; saltzen eta erosten aritu.

Zaldi gainean ibiltzeko tresnak salerosten zizkizuten. Elizen arteko biblia   Ez 27,20

Ez da lan gozoa antzinako eran salerostea, errekardaritzan jardunez. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 220. orr.

Haietako ahulenak frutak, kalabaza pipitak, erlojuak, arropa salerosten, botak konpontzen aritzen dira, praka zaharrak adabatzen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 62. orr.

Espainiako Guardia Zibilak eta Poliziak 162 pertsona atxilotu zituzten iaz droga salerosteagatik. Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Ekoizpenak bidezko prezioan salerosteko lan egiten du. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

ATBk Trapagarango lantegia salerosteko kontratua izenpetu zuten joan den ostiralean. Berria - Ekonomia   2004-02-01

2 (ekonomian)

Akzioak eta bonoak balira bezala, energia eta ura etorkizuneko prezioetan salerosi zitekeela ohartu zen. Berria - Ekonomia   2006-02-05

Gai horiei balio merkantil bat eman beharko zaie eta merkatuan sartu, bai zergen bidez bai saleros daitezkeen kutsadura baimenen bidez. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 309. orr.

Dibisa merkatuetan salerosten denaren %5a baino gutxiago omen dagokio ondasun eta zerbitzuen aldaketei. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 226. orr.

Euroa 1,305 dolarretan salerosi da merkatuetan. Berria - Ekonomia   2004-11-18

3.093 milioiren akzioak salerosi ziren atzo, edonor dardarka uzteko moduko kopuruak. Berria - Ekonomia   2006-02-10

Brent petrolio upelaren ekaineko kontratua 38,24 dolarretan salerosi zen eguerdian Londresen. Berria - Ekonomia   2004-05-18

Atzo goizean gora egin zuen berriro, eta 42,72 dolarretan salerosi zen. Berria - Ekonomia   2004-08-26

50,3 milioi titulu eta 400 milioi euro salerosi ziren burtsan eta amaieran 3.855 milioi euroko kapitalizazioa zuen enpresak. Berria - Ekonomia   2004-10-28

Edozein elkarte anonimoren akzioak bezalaxe, akzio horien salerosketa askea da, eta hala, akzio horiek salerosi ahal izateko kapital merkatu jakin bat antolatzen da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 221. orr.

3 (era burututa izenondo gisa)

BBVA izan da hirugarren baliorik salerosiena (395 milioi euro) eta %0,56 egin du atzera. Berria - Ekonomia   2004-12-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus