Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihardokitzaile 1 izond/iz ipar aurre egiten duena.

Aña Mari Etxeberri bere aldetik, duela hogoi bat urte Euskaldun Gazteriaren animatzaile nagusi izana eta gaur Alozeko auzapez, mintzatu zaiku gazte mugimendu baten garrantziaz, hitz hauekin bururatuz: “gazte ihardokitzailerik gabe, gerorik ez, esperantzarik ez!". Herria   2004-11-18

40-eko gerla denboran, ihardokitzaile ausarta izan zen, arrastatu zuten eta Dachau-ko herio-kanpo deitoragarri hartan hil zen. Herria   2005-02-10

Gerla denboran, ihardokitzaile guziz suharra izana zen eta De Gaulle jeneralak eman zion "Compagnon de la Libération" titulu berezia. Herria   2004-12-16

Babeth, Marie, Pantxo, Thierry, Agnès eta Patxik osatzen duten musika ihardokitzaile multzoa. Herria   2001-08-02

2 apaiz ihardokitzaile Frantzian, 1789ko Iraultzari buru egin zion apaiza.

Eskualde hartan ez dela neholaz ere apez ihardokitzailerik onetsiko, eta, are gutxiago, lehengo eginkizunak bete eta iraultzaren kontrako propaganda egiten duenik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 68. orr.

Zurrumurruek ziotenez, auzo herrietan jende parrasta bat atxilotu zuten apez ihardokitzaileak sostengatzeagatik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 80. orr.

Anartean, dekretu bat izenpetua izan zen, apez ihardokitzaileei erbesteratzea agintzen ziena, non ez zuten Guianara, gaizkile arriskutsuenak eramaten zituzten Outre-mer deitu zoko urrun hartara deportatuak izan nahi. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus