Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paperontzi (orobat paper ontzi g.er.) iz paperak botazeko ontzia.

Hautsontzia duten mila paperontzi ipiniko dituzte. Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Hautsontzirik ez inguruan, nire zangoen parean zegoen paperontzi metalezkoaren ertzen kontra muturgabetu nuen zigarroa, barnera bota aitzin. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 68. orr.

Tinta-ontziak hartu eta gela osoa zipriztindu zuten, liburuak eta paperak birrindu, horma-irudiak urratu, paper-ontziak irauli, poltsak eta liburuak hartu eta gero leiho apurtuetatik behera bota. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 89. orr.

Aspaldiko partez buru belarri aritu zen idazmahai gainean pilaturiko paperak eta txostenak biltzen, sailkatzen eta asko paperontzira botatzen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 209. orr.

-Boleto zahar baten modura bota naute paperontzira, ez al da egia? -esan zuen Ruthek bortizki. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 398. orr.

Egunkari bat ere hartu zuen paperontzi batetik, ez irakurtzeko, baizik eta bere burua estaltzeko. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 14. orr.

Zorterik izan ez duten beste paperekin batera, zaldi karreretako izenekin nahasian joango dira paperontzira bere analisiko emaitzak ere. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 156. orr.

Atentatua eta bi egunetara bideo bat aurkitu zuten paperontzi batean, meskita baten ondoan. Berria - Harian   2005-03-08

Hiru kontainer eta bederatzi paperontziri sua eman. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 66. orr.

Gizon gazte batek, irribarre zabala ezpainetan, beraren buruaren gainean paperontzi itzulikatu bati eusten dio. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

paperontzira bota (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus