Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galtzazulo (Egungo testuen corpusean 7 agerraldi) iz gizonezkoen galtzen aurrealdeko zirritua. ik brageta.

Lasai-lasai belaunikatu eta arte-tratulariaren galtzazuloa ireki zuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 53. orr.

Gainerako begiraleek Koipemari deitzen dioten begiralea Beñat Mardori galtzazuloko botoiak askatzen hasi zitzaion behin. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 141. orr.

Neure aurre-aurrean zegoen zutik, eta galtzazulo irekia ez zegoen nire aurpegitik berrogeita hamar zentimetrora. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 313. orr.

Dryer-en lanen erakusketak izandako harrera txepelaren ostean, galtzazulo-irekitzeak ugaritu egin ziren. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus