Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salerosle 1 iz salerosketan aritzen den pertsona. ik merkatari.

Erreinu berriak sortu zituen; haren merkatariak printzeak ziren, haren salerosleak mundu guztian aintzat hartuak. Elizen arteko biblia   Is 23,8

Atzerriko gobernuentzat salerosleei emandako gomendiozko kartak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 170. orr.

Armada sail hura ez zen etorri Omsk eta Kolivandik segizio moduan hamaika eskale, litxarrero, salerosle eta buhame ekarri gabe. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 267. orr.

Emankorra izan zitekeen borroka honetan bakarrik mimoek eta ferietako salerosleek jarraitzen dute. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 227. orr.

Asiako eskualde hurbiletatik etorritako salerosle guztiak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 92. orr.

Hamaika urterekin, dagoeneko traste-saleroslearen arima zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 15. orr.

Bazen entzuleen artean Lidia izeneko emakume bat, izatez Tiatirakoa, purpurazko oihalen saleroslea. Elizen arteko biblia   Eg 16,14

Will Armitage IG Index inbertsio sozietateko saleroslearentzat atzokoak ez zuen beldur handiegirik eragin merkatuetan. Berria - Harian   2005-07-08

Era berean, nazioarteko diru merkatuetako salerosleen portaerak ere garrantzia du. Berria - Ekonomia   2004-11-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Salerosle etxe haundiek 2,8ko goratzea izan dute beren negozioan Euskal Herrian jaz. Herria   2001-03-01

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Frantziskoren aita, Pedro Bernardone, oihal-saleroslea zen lanbidez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 25. orr.

Glasgow-n zegoen bat, oihalgile baten dendan, eta Belfasteko te-salerosle baten enplegatu zegoen bestea. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 230. orr.

Hasi nintzen jostun miserable xamar baina inolaz ere kriminal bat ez zen harengana, benetan esklabo-saleroslea edo neska-saltzailea izan balitz bezalako gorrotoa hartzen eta nire buruan itzulikatzen zer bide erabil nezakeen 9 zenbakiko neska hori harengandik salbatzeko. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 87. orr.

Garagar saleroslea. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 65. orr.

Lupulu salerosleentzako baimen bereziak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 170. orr.

· Azukre kana salerosle aberatsa zen, bigarren ofizioa zuela kontrabanda, hirugarrena esklabo tratua. Herria   2004-06-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus