Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

papila1 1 iz epidermisean eta muki ehunetan eratzen den goragune konikoa.

Somelier batek bezala, mingainaren papila bakoitzarekin sentitzen du, eta plazeraren irudia da. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 44. orr.

Haurtzaroan, mihiaren erdialdea eta masaila barruak ere ondo horniturik egoten dira papilaz, baina papila horiek desagertu egiten dira nerabezaroan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 148. orr.

Oraindik geratu behar zaizu material apurtxo bat, bestelako garraztasuna daukan bestelako zaporea, zure pituitario eta papilak lotarazteko balioko dizuna. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 151. orr.

2 dastamen papila

Asko dira dastamen-papilak: 9.000 inguru gizakietan, mingainean gehienak, nahiz eta ahosabai bigunean eta eztarrian ere badiren batzuk. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 148. orr.

Larruazalaren oso barruan garatzen da dastamen-zelula, eta gero dastamen-papilan sartzen da; han, nerbioamaiera bati lotzen zaio. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 149. orr.

Dastamen-papila bakoitzak zelula hartzaile batzuk ditu, eta zelula bakoitzaren mutur batetik iletxo bat irteten da ahora. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dastamen papila (3)

dastamen papilak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus