Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohoretsu 1 izond ohorez betea. (pertsonez)

Zuen legeak funtzionari usteldu bati, banku-hausle iruzurgile bati, abokatua izateko eskubidea ematen dio eta, sarri, gizon ohoretsu askori ukatu egiten zaio babesbide hori. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Elkarrizketan Marco Antonio Pinochetek esan zuen bere aita «gizon ohoretsua» dela eta ez duela sekula dirurik lapurtu. Berria - Mundua   2004-07-25

Dama ohoretsu eta aberats batekin ezkondu nintzen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 194. orr.

Biharamun goizean, saratar ohoretsuenen buruak zeuden Ibarlako jaunaren baratzean azen ongarri. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 146. orr.

Bizi luzea zuretzat eta zure biztanle ohoretsuentzat! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 47. orr.

Irakeko Ohoretsuen Brigadek Guardia Nazionaleko hiru kideri lepoa moztu zietela iragarri zuen atzo, Al Jazeera telebistak zabaldutako mezuaren bidez. Berria - Mundua   2004-11-04

2 (gauzei buruz)

Horregatik, Jaunaren eskutik hartuko dute errege-koroa ohoretsua, diadema ederra. Elizen arteko biblia   Jkd 5,16

Borrokan aurkitutako heriotza ohoretsua. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 301. orr.

Haren iragan ohoretsua, orotaz mintzatu eta orotan azken hitza berea izateko eskubidea ematen ziona. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 150. orr.

Zergatik bizi den pozik gure ustez bere ohitura galduengatik triste behar lukeena eta alderantziz, bizitza ohoretsuagatik pozik behar lukeena zergatik bizi den triste. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 380. orr.

Bere adinari, bere zahartzaroaren nagusitasunari eta lanean zuritutako ile agurgarriari zegokien jokaera ohoretsua hartu zuen Elezarrek. Elizen arteko biblia   2 M 6,23

Gainerakoek alde egin zuten, egiteko ohoretsu eta haien indarren neurrikoa betetzeko aukerak adoreturik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 202. orr.

Liburu horretan erreferentzia ugari jasotzen dira urkatzeko langintza ohoretsu eta errentagarriari buruz. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 97. orr.

3 (adizlagun gisa)

Aldi batean zenbait anaia bidali nahi izan zituen probintzia guztietara, ontziz hornituak, inon Jaunaren Gorputza era desegokian jarria aurkituz gero, ontzi haietan ohoretsu jar zezaten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 620. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izen ohoretsua (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus