Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ximel izond adkor zimela.

Orratz bat kendu, eta bere hatz ximel narratsez, han ateratzen zuen kaiolatik euli bat. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 48. orr.

Itxura gabeko haragi-puxka ximel hura puztu egin zen artoa krispetetan bezala, eta nik, agertokiko kantaria bere mugimendu zabarrak eta bere akorde zatarrak sinkronizatzen saiatzen zen bitartean, zakil eder hura estutu nuen hatzen artean. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 167. orr.

Alabaina, emakume flakoxta zen, ximela, bai gorputzean bai ariman banan-banan hil zitzaizkion seme-alaba guztien heriotzaren drama aztarrenak ezin nabarmenago zituena. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 122. orr.

Paglietta gaixoa lusus naturae delakotik hurbil asko zegoen: txikia zen, bularrik ez aldakarik gabea, ezkokara, ximela eta begilabur ikaragarria. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 160. orr.

Lur lehorrak ziren barru aldeko haiek, herri sakabanatuak, animalien oihuak gauean, jende ximela. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 312. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus