Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oi2 (orobat ohi g.er.) iz hortz-haginak inguratzen eta finkatzen dituen haragi sendo gorrixka. ik hobi.

Eta hortzak, oiak ahaztu gabe, behar den bezala goitik behera eskuilatzen ditut, ispilua pastaz zipriztintzeagatik kezkatu gabe. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 397. orr.

Oiak gorritu arte garbitu zituen hortzak, eta hauen zuritasuna harroki egiaztatu zuen ispiluan. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 166. orr.

Banketerako zorroztuta dituzun zure hortz horiek, erori egingo zaizkizu, eta hutsik geratuko masail-hezurretan oiak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3890. orr.

Ezpainak eta ohiak lehorrik eta kolorgeturik zeuzkan, azala urratua. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 219. orr.

Ordezko hortzeriaren inguruan -ez zuen kendu nahi izan- oiak agerian zeuzkan. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 75. orr.

Baina oiak honda-honda eginda geratu zitzaizkion. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 149. orr.

Zeren eskuak eta belaunak dardaratzen hasiak baitzaizkit, eta beren oietan kordokatzen hortzak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 132. orr.

Agian zurrungaka zegokeen, arinki, hortz-oi ubel zikinak erakutsiz. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus