Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makiaveliko (orobat makiabeliko) izond N. Maquiaveloren filosofia politikoari dagokiona; helburuak lortzeko maltzurkeria, zurikeria eta leialtasunik eza erabiltzen duena.

Abilezia makiavelikoa. Berria - Mundua   2004-10-23

Hamida kolerak zurbildurik entzuten ari zen, eta hitzak hotz eta makiabelikoak ziren, eta ez zuten sentimenduen aztarrenik ttikiena ere agertzen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 327. orr.

Konplotaren arrazoi makiabelikoak azaldu gabe. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 36. orr.

Mahai Nazional "zaharraren" askapena Mayor Orejaren jokaldi makiavelikoa zatekeen, HBko buruzagitza "berriaren" irekiera-prozesua oztopatu nahian. Iban Zaldua   «Traizioak» - 179. orr.

ETA desbideratu egin dela, askapenaren etikatik etika makiavelikorantz igaro dela, herriaren batasunaren aurka. Berria - Kultura   2004-09-23

Eta bakartasun sistema hain da makiabelikoa, non eguneroko bi ateraldi horiek, goizekoa eta arratsaldekoa, ez diren sekula ordu berean. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus