Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makila (orobat makil g.er.) 1 iz zurezko zati zuzena, biribila eta luzea, bereziki (ik beherago 10) ibiltzean lagungarri gisa. ik zotz.

Lockhart zutitzen ari zen, arnasestuka, Ronen makila eskuan zuela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 254. orr.

Makila ez zuen makulutzat erabiltzen (ez zuen beharrik), baizik eta alaikiro jiraka erabiltzeko airean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 28. orr.

Makila bat behar baitu lagungarri. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 36. orr.

Makila batez lagundurik, urrats motelez mugitzen da, kapela beste eskuan. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 69. orr.

Gus nekez altxatu zen eta herrenka hasi zen bulegoan zehar urrezko heldulekua zuen makila batean bermatuta. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 285. orr.

Lantza eskuan neukala ohartuta, haren makilan bermatu nintzen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 285. orr.

Kokotsa bere makilaren zilarrezko heldulekuan ezarri zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 204. orr.

-Maiestate, berorrek makilari kirtenetik gogor eutsi, eta horrekin jo behar du pilota. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 29. orr.

Kartel handi bat, bi makila luzek eutsia. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 172. orr.

-Aizu, mutil -koronelak makila astindu zuen-, eskatu zalgurdi bat, mesedez... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 62. orr.

Sugea makila bihurtu zen berriro haren eskuan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 151. orr.

Makila bat zekarren bidelagun. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 201. orr.

Bigarren lehia makilarekin zen, ea nork botatzen zuen makila urrutiago. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 59. orr.

Salabardoaren makila fusila balitz bezala apuntatuz. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 126. orr.

Euskaldunok, bestalde, sarri erabili izan dugu gorostia makiletarako. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 273. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zorutik makila luze bat hartu zuen, pordoi bat ere izan zitekeena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 265. orr.

Herri guzia kurritu zuen garrote edo makila lodi bat airean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 135. orr.

Hartu du makila sendo bat eta joan da gauean lagunaren etxe ondora. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 82. orr.

Gure makila mehekin sasiak ebakiz. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 33. orr.

Tatariar haietako batzuek makila zuri bana zeramaten. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 305. orr.

Tinko heltzen zion agureak makila landu baten bolizko eskutokiari. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 446. orr.

Harryk bere makila magikoa hartu zuen berriro. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 33. orr.

Jenialtasuna behin-betiko dohaina zen, ipuinetako amandreek makila miresgarriaren ukituarekin eransten zituztenak bezalakoa. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 154. orr.

Belarraren makila zaintsuak agerian utziz.Hiltzera kondenatzen duela legeak, [...] erregeak berak barkatzen ez badio, behintzat, urrezko makila haren gainera luzatuz. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 66. orr.

Emakumeak semea izan zuen, herri guztiak burdinazko makilaz gobernatuko zituena. Elizen arteko biblia   Ap 12,5

Haurrak soldaduen alboan zihoazen, zinpi-zanpa; batzuek paperezko kapela eta guzti, besteak zurezko makilak sorbaldetan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 95. orr.

Kanaberazko makila hori, zilarrezko eskutokiduna. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 37. orr.

-Ikusiko duzu kotoizko makila den ala zementuzko zutabea. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 31. orr.

Zumezko makilak gara gaztetan, eta oroimenez betetako otarrekin amets egiten duten arbolak zahartzaroan. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 55. orr.

Ez dutela zakutorik, ez poltsarik, ez ogirik, ez biderako makilarik eraman behar. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 195. orr.

3 (norbait edo zerbait jotzeko erabiltzen dena)

-Zakurra ote nauk ni, makila hartuta niregana etortzeko? Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 51. orr.

Makilarekin saihetsak berotu. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 77. orr.

Ondo esertzeko eta baxu hitz egiteko agindu zigun, bestela makila dantzan jartzeko prest zegoela eta. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 133. orr.

ik beherago 12. 16036

Golfeko makila herdoilduak, makinaria industrial erabilezina. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 63. orr.

Egun beisboleko makilak bezalatsu. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 99. orr.

Eskularru-pare sendoa jantzi, makila adabegitsu handi bat hartu eta liburu izugarrien kaiolako aterantz abiatu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 48. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mespretxu eta irain guzien gainetik, eraso legal eta judizialen azpitik, makil puska bat ibili da eskuz esku, gibeletik mundu bat bilduz. Herria   2001-04-12

Negar gasak, makil kolpeak eta ostikoak erabili zituzten jendea eskaileretan behera jaurtikiz. Berria - Euskal Herria   2004-01-08

ik beherago 15. Ez batak ez besteak ez zeramaten armarik, baina makila-zartakoka animalia amorratu haietako hiru garbitu zituzten. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 65. orr.

Makila-soinuak hasi dira gero, zerbait puskatzen edo norbait jipoitzen ari balira bezala. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 169. orr.

Entzun du bat-batean makila-txikitze ederra sasi artean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 37. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Uste dute hiltzaileak berdin erabil lezakeela beisbol-makila bat, edo labana. Jon Alonso   «Euskal karma» - 66. orr.

Maskaratuak eta base-ball makilak eskuetan zatxizkatela etorri ziren gauerdi aldera. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 276. orr.

Golf makilak eramateko poltsa eder bat. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 248. orr.

Irudiko jokalariek bola jotzeko prest zeuzkaten billar-makilak. Handik goiti, haren emazteak zuen alkate-makila. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 25. orr.

Ez da Judarengandik aldenduko, errege-makila, ez haren belaun artetik, aginte-makila. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 134. orr.

Eliz-soinekoak, apezpiku makila, eta apezpiku burukoa. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 131. orr.

Parisen eman zuen boladan ikaragarri gozatu zuen itsu-makila hartuta metroan, bagoiz bagoi, itsu eskalearena eginez. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 98. orr.

Erromes-makila bazter batera jaurti, eta esan zuela: "Aski duk! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 464. orr.

Erromesak kantari zihoazen, bidai makila eskuan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 390. orr.

Anbiguotasunaren eremuetan ibiltzeko bide-makila da literatura. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 99. orr.

Totem-makila bat zen masta, arranoak ziren hegazkina. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 268. orr.

Bere hanka-makila haragi-koskor batean amaitzen zen, bost azazkal koxkekin. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 55. orr.

Ehun leka-makila, perrexil txorta eta txerri txiki bat. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 30. orr.

Zelula berriak gehitu ahala, hezur-makilan ekoitzitako hezur berriak hartzen du zelula zaharren lekua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 29. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, zuhaitz izen baten eskuinean)

Gaztea zen, inor ez zuen ardurapean, gaztaina makila izan ezik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 70. orr.

Antzinako lizar-makilak borrokalarien lantzak ziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 75. orr.

Hobe likek haritz makila bat hartu, eta, emazteak amore eman arte, ukaldika birrinduko balu. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 24. orr.

Urritz makil dotore bat. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 12. orr.

Eskuan agintezko gorosti-makila duela. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 180. orr.

Erromako kontsulak, kargua hartu behar zuenean, aurretik zihoazen liktore deitu 12 zaindari haietako bakoitzak urki-makila bana zeraman. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 496. orr.

Aitak sarritan uxatu ohi zituen orubetik bere elorri-makilarekin. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 53. orr.

Eta kanabera-makila haiek, nork esango, burdina bezain sendoak ziren. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 58. orr.

7 (erkaketetan)

Harry Blount, makila bezain xuxen, besteengandik pixka bat bakandurik zegoen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 166. orr.

Makila bezain zurruna, oihaletik jalgitzen zen, deabrua kutxatik bezala. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 159. orr.

Aurrealdeko hankak danbor-makilak bezain tente. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 30. orr.

8 begian, konoekin batera erretina osatzen duten luzakinetako bakoitza.

Makiletan -gau-ikusmenerako erretinak dituen zelula sentikorretan, alegia- [...]. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 102. orr.

Erretinan argiaren aurrean lehenik erreakzionatzen duten egiturak bi motatako zelula txiki batzuk dira: konoak, argi bizitan funtzionatzen dutenak, eta makilak, argi moteletan abian jartzen direnak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 95. orr.

Konoak gaiturik daude kolore-ikusmenerako, baina ez hala makilak; horregatik gertatzen da esaerak dioena: gauez, katu guztiak beltz. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 96. orr.

Makilek eta konoek pigmentu molekulak dituzte (4 milioi inguru makila bakoitzak); molekula horiek badute gai bat, errodopsina, argi-quantumak zurgatu eta erreakzio kimikoz beste bi substantziatan deskonposatzen dena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 22. orr.

Ikusmen atalase minimoa lortzeko, gehienez ere 1/10 segundoren tartean kontzentratu behar du erretinara bidalitako argiak, eta gehienez ere 500 makilako eremu batean hedatu, ardatz optikotik -makilak ugarien diren lekutik- 20º ingurura. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 103. orr.

Makilek, berriz, ez dute funtzionatzen unitate bakun gisa, baizik eta sortaka elkarturik konektatzen zaizkio ikusmen-nerbioari. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 96. orr.

9 endreda-makila (orobat endredamakila) izond

Feminista erradikalen diskurtso topikoa, Helena endreda-makilak kutsatua. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 58. orr.

Endreda-makila hutsa haiz, beti habil bazterrak nahasten. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 170. orr.

Eta zu "endredamakila bat", bere aferetan sudurra sartzen segituz gero zeure neurriko zapata aurkituko zenuena. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 360. orr.

10 esku-makila1 ibiltzean euskarri edo lagungarri gisa erabiltzen den makila.

Esku-makila polita zuen, marfilezko heldutokikoa. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 55. orr.

Egun hartan hara etorritako behartsu bati kapela eta esku-makila eskatu zizkion maileguz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 581. orr.

Urte horrexetan, itsuentzako eskola batera bidali zuten; han, braillez irakurtzen ikasi zuen, eta esku-makila erabiltzen ohitu zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 122. orr.

Pentsatu nuen maleta hura esku-makila edo erlojuaren antzekoa izango zitzaiola, bere gorputzaren eranskin bat. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 163. orr.

11 esku makila2 ik eskumakila.
12 makila dantza (orobat makil dantza) makilekin egiten den dantza.

Plazan, goizean bezala dantza mota guziak emaiten dituzte, nexkatoek ere kontradantzak, eta makilariek makila dantza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 31. orr.

18:30ean herriko plazan talde bakoitzak makila-dantza bana egingo du eta Pedro Santosi omenaldia egingo diote. Berria - Kultura   2006-03-24

Hura gogoratu nahirik, makila-dantzen jaialdia antolatu dute Ablitasen. Berria - Kultura   2006-03-24

Elizatik haste, zintzur bustitze eta beste, tronpeta, xixtu, makil dantza, kantu. Herria   2002-10-24

13 makila dantzatu makilaz jipoitu.

Zakurra hezteko, dena den, makila dantzatzea bide erabat okerra dela esaten dute bai Gorkak eta bai zakur-. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 83. orr.

Etxeko norbaitekin haserretzen nintzenean, gazteluko neskame lapur edo soldadu gaizkile bihurtzen nuen, eta makila dantzatzen nuen haren bizkarrean. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 51. orr.

14 makila ferratu

Panticosa bortuko menditarren gerriko bat, zurezko makila ferratu bat, espartinak, eta Iruñeko bi mando-manta. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 204. orr.

Ez zuten armarik erabiltzen ahal (makil-ferraturik ere ez). Herria   2003-10-30

Hire makila ferratuarekin emaiok igurikatzen duen zafraldia! Itxaro Borda   «Hiruko» - 20. orr.

Aurten Jakes da saristatua, makila ferratu bat eman dako Baionako auzapezak, hoinbeste lan egin duelakotz, gure kulturaren alde. Herria   2004-10-14

· irud/hed Xu-ka ari zitzaidanan: xauri puttil xure makila ferratua non ezar eakutsiko dautxut. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 53. orr.

15 makila salda (orobat makilasalda) adkor jipoia.

Makila-saldak gutxiri egiten dio mesede. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 166. orr.

Bestela, badakik zer daukadan hiretzat: makila-salda ederra! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 185. orr.

Atzo goizean Zubi Esekian jarritako hitzordura joan ninduan, eta gero pisura... beraz, esaidak helbidea berandu baino lehen, bestela badakik... makila-salda berriro. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 162. orr.

Bitartean, esandakoa, makilasalda. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 123. orr.

16 makila ukaldi (corpusean makil ukaldi soilik) ik makilakada.

Presondegiko nagusiak erran zien bakoitzak ehun makil ukaldi ukanen zituela bizkarrean. Iziturik, gizona zeinatu zen eta eman zakon errebesetik makil ukaldi bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 54. orr.

Zakurrak ehausika aztaletan ekarriko dute, orduan bilduko baitu makil ukaldi ederrik. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 76. orr.

Dorai-ko bidetik sartu eta, Munoko lepoan eman bide zakon makil-ukaldi bat gaitza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 165. orr.

17 makila ukaldika adlag

Kalean belauniko zeuden musulmanak makila-ukaldika garbitzen zituzten hinduek. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 184. orr.

Harkiek makila ukaldika kalituriko FLNko errebeldeak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 244. orr.

Haurra base-ball makila ukaldika zitzikatuko zuten segur aski. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 290. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esku makil (11); makil dantza (4); makil ukaldi (6)

aaronen makila (6); aginte makila (43); arraun antzeko makila (3); egurrezko makila (4); endreda makila (3); errege makila (12); esku makila (14); eskuan makila (10); euskal makila (5); gorosti makila (9); harryren makila (11); hartu makila (3); hurritz makila (6); hurrondo makila (4); itsu makila (4); jainkoaren makila (6); kanaberazko makila (3); kandela makila (8); kapela eta makila (4); kotoizko makila (3)

makila airean (4); makila altxatu (5); makila astindu (7); makila baten laguntzaz (3); makila baten puntan (4); makila beltza (3); makila besterik ez (4); makila dantza (3); makila dantzen (4); makila dantzen biltzarra (3); makila eder bat (3); makila eman (6); makila erabiltzen (3); makila eskuan (27); makila eskuan zuela (3); makila eskuetan (3); makila gisa (3); makila handia (3); makila hartu (26); makila hartu zuen (5); makila harturik (3); makila hartuta (7); makila jaso (4); makila kendu (3); makila luzatu (6); makila luze (10); makila luze bat (3); makila luzeari eragiten (3); makila magiko (13); makila magiko zaharra (3); makila magikoa (127); makila magikoa altxatu (9); makila magikoa astindu (4); makila magikoa atera (33); makila magikoa eta (5); makila magikoa hartu (3); makila magikoa hartzeko (3); makila magikoak (20); makila magikoaren (16); makila magikoaren muturretik (7); makila magikoari (11); makila magikoaz (22); makila magikoen (3); makila magikorik (4); makila magikotik (4); makila sorta (3); makila suge bihurtu (3); makila txiki (6); makila txiki bat (3); makila ukaldika (4); makila zeraman (5); makila zuri (5)

nork bere makila (3); ohorezko makila (8); ronen makila (6); snaperen makila (3); urrezko errege makila (4); urrezko makila (7)

lizar makilak (3); makilak eskuetan (4); makilak hartu (5); makilak hartuta (3)

makilan bermatua (4); makilan bermaturik (4)

makilaren gainean (3); makilaren puntan (3); makilaren puntaz (3)

aginte makilaz (3); burdinazko makilaz (5); burdinazko makilaz gobernatuko (3); ezpataz eta makilaz (3); makilaz etorri zarete (3); makilaz gobernatuko (3); makilaz jo (10); smeltingseko makilaz (3)

burdin makilez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus