Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saliko izond legeez mintzatuz, frankoen Klodoveo erregeak VI. mendearen hasieran promulgatu zuena; gaur egungo legeez mintzatuz, emakumeak eta emakumeen ondorengoak tronurik baztertzen dituena.

Frankoen mendeko lurraldean, lege salikoa zegoen frankoentzat, eta Teodosiar kodea erromatarrentzat. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 195. orr.

Lege salikoa, adibidez, lege pertsonala zen; baina franko saliarrak bizi ziren lekuetan, lege saliko hori, denik eta pertsonalena izanda ere, lurralde-lege bihurtzen zen franko saliarrei zegokienean. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 203. orr.

Frankoek erromatar zuzenbidea erabiltzeari utzi bazioten, franko, barbaro edo lege salikopeko gizona izateak abantaila handiak zituelako utzi zioten; mundu guztiak utzi zuen erromatar zuzenbidea, lege salikoaren azpian bizitzeko. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 196. orr.

Lege salikoen biltzaileek frankoen usadio zahar bat aipatzen dute, zeinen arabera, inork gorpu bat hilobitik ateratzen bazuen lapurreta egiteko, gizartetik baztertzen baitzuten, harik eta hildakoaren ahaideek berriro gizartera zedin onartzen zuten arte. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 289. orr.

Lege salikoak, ez baitzuen onartzen froga negatiboak erabiltzea, ez zuen borrokaren bidezko frogaren beharrik, eta ez zuen onartzen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 205. orr.

Inork franko bat, barbaro bat edo lege salikopean bizi zen gizon bat hiltzen zuenean, berrehun sos ordaintzen zizkien ahaideei; baina ehun besterik ez zituen ordaintzen erromatar jabe bat hiltzen zuenak, eta berrogeita bost besterik ez, erromatar zergapeko bat hiltzen zuenak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 194. orr.

Lege saliko eta erripuarioetan, alemanen, bavariarren, turingiarren eta frisiarren legeetan, sinpletasun miresgarria dago; jatorrizko zakartasuna aurkitzen da han, beste espirituren batek ahuldu gabeko espiritua. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lege saliko (10)

lege salikoa (10)

lege salikoak (18)

lege salikoaren (8); lege salikoaren arabera (4)

lege salikoen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus