Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibilera [746 agerraldi, 169 liburu eta 66 artikulutan] 1 iz hara-hona ibiltzea; ibiltzea. ik ibilketa.

Basamortuan barrena egin zuen hiru eguneko ibilera. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 126. orr.

-Broadway, Radio City, Central Park... ez dakit ba, turista baten ibilera egingo duzula iruditzen zait. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 127. orr.

Galduak ditut hainbat eta hainbat orri ere hara-hona egindako ibileretan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 165. orr.

Soinujoleari batetik besterako ibileretan laguntzen zietenak. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 33. orr.

Erraz jakin zitekeen haien ibileraren nondik norakoa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 183. orr.

Ibileran txanpon bat galtzen denean bezalaxe, aztertu egin beharko duzue bidea, hasieratik bukaeraino, tarterik tarte, ea non egin ziren hutsak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 54. orr.

Espezie osoa desagertuko balitz ere, aireak ez luke bere garbitasuna galduko, eguzkiak ere ez bere distira, ezta unibertsoaren ibilerak ere bere zehaztasuna. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 185. orr.

Giza espezie osoa desagertu ondoren ere naturan ez dela ezer aldatzen eta astroen ibilera ez dela gelditzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 260. orr.

Andreak bere ibilera gelditu gabe eta kitxua doinuko gaztelaniaz erantzun dit: [...].Izotzak zailtzen du ibilera. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 80. orr.

2 ibiltzeko modua. ik pausaje.

Hasieran hire ibilerak erakarri ninduela uste dinat. 589

Kantuan hasi ginen guztiok eta abestiaren erritmoak gure ibilera berdindu zuen eta militartu. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 49. orr.

Begira nolako ibilera duen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 289. orr.

Oihantxora hurbiltzerakoan, zaldien ibilera mantsotzen hasi zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 229. orr.

Joxek, ibilera batere moteldu gabe, burua bihurtu du. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 48. orr.

Ostatuko bidea hartu eta ibilera arindu nuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 274. orr.

Ibilera bizkortu zaio. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 171. orr.

Burua tente eta militar baten ibileran. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 76. orr.

Ahotsean eta ibileran eta elkarri begiratzeko moduan antzematen zitzaien egonezina. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 161. orr.

Ibileran eta sasoian makaltzen doa, beheraka, poliki-poliki. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 216. orr.

Pauso sendoak, erabaki garbi bat hartu duenaren ibilera. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 41. orr.

Del Valle zutitu eta automata baten ibileraz hurbildu zen ateraino. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 200. orr.

Ibilera, ordea, tente eta arina zuen. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 190. orr.

Ibilera kementsua zuen Nathanielek. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 63. orr.

Ezkerrera jo zuen, ibilera baldarrez, eskuinaldera nabarmen balantzaka, zurezko hankaren gainera. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 9. orr.

Apala zuen begiratua, urduria ibilera. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 24. orr.

Txakur makilatuaren ibilera abailduarekin desagertu zen gure bistatik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 71. orr.

Haren ibilera artagabea zen, inora iristeko axolarik ez duen horietakoa. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 114. orr.

Ibilera gogorik gabea du, irribarre behartua, begirada galdua... Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 34. orr.

Uniformedun guztiek ibilera patxadatsua zuten: ematen zuen paseatzea zutela lanbide. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 208. orr.

Hegazti xurinabar gorrixta haren ibilera bildurtia. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 110. orr.

Arrotz erdi galdu baten itxura ematen dio darabilen pauso luzeko ibilera urduriak. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 14. orr.

Zaldiari ibilera arin beti-berdina eraginez. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 227. orr.

Ibilera arinez zebilen, estekatzen zuen sokak ia tiratzen ez ziola. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 369. orr.

3 hed

Letra letrari jarraitzen zitzaion, lerroa lerroari, atala atalari, liburua liburuari: ibilera hark goxoki eramaten ninduen loaren mugara. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 96. orr.

Eulien ibilerari begira ere zentza liteke beraz, jendea. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 122. orr.

Ibilera bihurriko ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 38. orr.

Alemaniarrak egurra baino patxadatsuagoak dira, bai, baina odolaren ibilera astiro eta mantsoari zor diote hori. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 347. orr.

Espezie osoa desagertuko balitz ere, aireak ez luke bere garbitasuna galduko, eguzkiak ere ez bere distira, ezta unibertsoaren ibilerak ere bere zehaztasuna. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 185. orr.

Giza espezie osoa desagertu ondoren ere naturan ez dela ezer aldatzen eta astroen ibilera ez dela gelditzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 260. orr.

Gurdiaren ibilera zuzentzeko ardura zuena. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 133. orr.

Ilargiaren ibilera distiratsua. Elizen arteko biblia   Jb 31,26

Honi esker ezarri da Natur Zientzia lehen-lehenik zientziaren ibilera seguruan. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 24. orr.

Norak, burutazioen ibilera herratu hartaz jabeturik, lepondora eraman zuen eskua. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 29. orr.

Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko beldurrak bezala, zenbat imintzio eta zehar-ibilera, zenbat itzulika eta inguruka. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 74. orr.

4 pl abenturak, gorabeherak.

Modu askotara saiatu nintzen aitaren gerrako ibileren berri izaten. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 56. orr.

Haren ibilera libertinoak, haren eskandaluak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 17. orr.

Istillagak kontatzen zituen bere anaiaren ibilera noragabeak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 95. orr.

Aldean ditut Bargotako apaizaren ibileren bertso berriak, Vianako itsuak jarriak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 151. orr.

Marinel ausarten ibilerak eta kontakizunak dituzte entzunenak eta estimatuenak. Horren ordez, bere soldadu-ibilerei buruz galdetzen nion. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 74. orr.

Anarekikoa, ostiral-larunbatetako gau ibileren haritik etorria zen. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 25. orr.

Beharbada Miren nire ibileren jakitun zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus