Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nazionalsozialista (16 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan; orobat nazional(-)sozialista 13 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan) 1 izond nazionalsozialismoarena, nazionalsozialismoari dagokiona. ik nazi.

Luze gabe, Volkischer Beobachter Alemaniako Langileen Alderdi Nazionalsozialistaren kazetan argitaratu zuen albistea. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 106. orr.

Oihu egin genuen iraultza nazionalsozialistaren alde. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 49. orr.

Reich Berriko gerlari gaindiezinak eta ideal nazionalsozialistaren babesleak. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 261. orr.

Mugimendu nazionalsozialistako kide ez denak ez daki zer gerta dakiokeen bihar. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 317. orr.

Aski dugu Mustafa Kemal Ataturkek Turkiaren onbideratze larderiatsurako ezarri zuen erregimena aipatzea; Mussoliniren erregimen faxista Italian; eta Hitlerren erregimen nazional sozialista Alemanian. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 216. orr.

Gerra-makina nazional-sozialistaren suntsipen gogorrak. Errusia komunistan ugazaba pribatuen likidazioaren ondoren sindikatuen arauketa etorri zen bitartean, Alemania nazional sozialistan, berriz, sindikatuen likidazioaren ondoren ugazaba pribatuen arauketa etorri zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 361. orr.

2 irud/hed

Nagalanden independentziaren aldeko borrokak izan dira 1956. urtetik hasita, baina azken zazpi urteetan talde independentziazale nagusi Nagalandeko Kontseilu Nazional Sozialista (NKNS) su-etenean izan da, New Delhiko gobernuarekin negoziatzen ari baitzen. Berria - Mundua   2004-10-03

· 3 iz nazionalsozialismoaren alde dagoen pertsona.

Giroa argitu arte -nazioarteko presioek nazionalsozialistak kikildu arte, amona Erikaren hitzekin esateko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 273. orr.

Hans, adibidez, harekin lanean ari ziren agente alemanen burua, benetako nazionalsozialista zen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 49. orr.

Handik gutxira Hans nazionalsozialisten aldekoa dela konturatzen da. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 307. orr.

Ez nengoen neure onenean, banekien-eta kontrabandisten, espien eta desertoreen bidea zela, baita nazionalsozialistengandik ihes egin nahi zuen judu askorena ere. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 171. orr.

Antisemitismo hori ez zen izan nazional sozialista alemanak agintera eraman zituen indarretako ahulena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 204. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus