Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parabola2 iz alegiazko gertaera baten kontakizuna, irakaspen bat gordetzen duena.

Pikuondo agorraren parabola. Elizen arteko biblia   Lk 13,6 tit

Ereilearen parabolaren azalpena. Elizen arteko biblia   Lk 8,11 tit

Elkartasuna anaien artean, eta gai honi buruzko parabola. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 399. orr.

Jendeak ez zuen erlojugilearena ulertu, baina pentsatu zuten parabolaren bat izango zela. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 137. orr.

-Parabolako paralitikoa baino okerrago nagok, baina enetzat ez zagok mirakulurik... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 182. orr.

Hamar birjinen parabolaren bertsio postmodernoa ematen du honek. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 47. orr.

Hona hemen, bada, parabolaren esanahia: hazia Jainkoaren mezua da. Elizen arteko biblia   Lk 8,11

Parabola hau, 5. aholkuaren dramatizaziotzat har daiteke: "Ez bedi inor harro, Jaunaren gurutzeaz baizik". Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 43. orr.

Ez al da hori beti parabolak kontatzen ari dena? Elizen arteko biblia   Ez 21,5

Horra, anaiok, parabola luze bat kontatu dizuet, zuen begiratua urratsen aurretik joan dadin eta zer egin behar duzuen ikus dezazuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 932. orr.

Herri guztietatik etorritako jendetza handia bildu zitzaion batean, parabola hau esan zien Jesusek: [...]. Elizen arteko biblia   Lk 8,4

Horrela begiraturik ikusten da Kierkegaarden parabolak zer nolako gaurkotasuna duen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 40. orr.

Parabola teologiko hau absurdo bat da. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus