Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paraboliko 1 izond parabolari dagokiona, parabolaren formaren araberakoa dena.

Tartaglia zeritzan XVI. mende bukaerako italiar matematikari baten aurkikuntzaz hitz egin zien gero; argi sumatu baitzuen hark kanoi-bola baten ibilbidea ez zela zuzena, parabolikoa baizik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 174. orr.

Baina kanoien kontu hura ez zen tiro bakar hartan agortu, zeren eta, alde batetik, arestian erran bezala, kanoia profitatu nahi baitzuen osaba Joanikotek tiro parabolikoari buruzko ikerketa baten egiteko. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 191. orr.

Ibilbide parabolikoko Tartagliaren kanoi-bolak zubian lehertzen ziren, eta ur-zulo konponezinak irekitzen zituzten. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 348. orr.

2 irud/hed

Bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza, eguerdiko tristura simetrikoa, etxe hutseko tristura parabolikoa. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 132. orr.

3 antena paraboliko

Masta gainean antena parabolikoa jirabiraka ari zen, Bisibilitatea zero, eta kapitaina pantailako zirkulu kontzentrikoei begira, argi orratz fina bueltaka ari zela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 154. orr.

Ez nuen telebista jarri, nahiz eta hoteleko antena parabolikoaren bidez kanal mordo bat ikus nitzakeen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 160. orr.

Izan ere, harriez zer edo zer badakike, baina herriez deus ere ez daki, belarri handion antena parabolikoa beste satelite baterantz ditu-eta zuzendu eta konektatuak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus