Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salneurri [310 agerraldi, 27 liburu eta 184 artikulutan] 1 iz ondasun bat saltzen edo erosten den diru kopurua. ik prezio.

Levine andreak Picasso txikia erosi du eskatuta genion salneurrian. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 9. orr.

Batek lapiko bati begiratzen zion eta salneurria galdetzen, besteak oinetako batzuk saiatzen zituen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 150. orr.

Hotel, kafetegi eta jatetxeetako salneurriek ere gora egin zuten, baina maila apalagoan. Berria - Ekonomia   2004-03-12

Gero jakin nuen Madrilen oso erraz saltzen zituela -salneurria bikoiztuta- Christie's-eko enkanteetan lortutako gauzak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 113. orr.

Salneurria ere izutzekoa eskatu zuen, jakina, eta Héracliusek errekardaritzatan ibili gabe ordaindu zuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 51. orr.

Enkantegile batek otarreak kokatzen zituen eta sortei eta arrain ale handiei salneurriak jartzen zizkien. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 150. orr.

Salneurrien gorakada edo ogirik zuriena non eros zitekeen izaten zuten hizpide. Josu Landa   «Odolbildua» - 47. orr.

Ondasungabetzeak salneurria jartzen dio ahularen buruari, errugabeari errudunaren zigorra sufriarazten dio. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 71. orr.

Beste kontua da ea egokia den errudun baten buruari salneurria jartzea. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 100. orr.

Salneurriaren eranskailua kendu eta bitan tolestu zuen paperezko poltsa. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 160. orr.

Gizartean negozioak aurrera daitezen diruak salneurria behar du; bestela, ez dira mailegu emaileak izango. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 85. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Ezer gutxi aurreratu nahi dute upeltegiek eta mahastizainek mahatsaren salneurriari buruz. Berria - Ekonomia   2004-08-31

Autobus-txartelaren salneurria ordaintzen ari zen bitartean, eserlekuak jendearen ipurdiekin katigatuak zeudela ohartu zen. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 83. orr.

Zenbateko hori eguneratuz gero, 80 dolarrekoa litzateke erregaiaren salneurria. Berria - Ekonomia   2004-08-05

Barazkien salneurriek %7,3 egin zuten gora EAEn eta %8,3 Nafarroan. Berria - Ekonomia   2004-01-16

Bruselak agindutako politikaren ondorioz, datozen hiru urteotan esne litroaren salneurria 0,09 euro zentimo jaitsiko da. Berria - Ekonomia   2004-08-04

Zenarrutzabeitiak petrolioaren salneurriaren etengabeko garestitzeari egotzi zion inflazioaren igoera hori. Berria - Ekonomia   2006-03-09

Gurinaren eta gariaren salneurria jakiteko eginak gara, edota bi zaldiren, bi itsasontziren, bi ministroren edo bi artistaren balioaz eztabaida egiteko, gehienez ere. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 387. orr.

Diruaren salneurria zehazten duten harremanak agintaritzatik kanpokoak dira; gobernuek ezin dute hori zehaztu aginduzko legeen bitartez. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 86. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ahari bi saldu berri nizkion Cox laborariari, eta salneurri onean, gainera. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 94. orr.

Sei pennyren truke erosten dizut txakurra; ez da salneurri txarra, ezertarako balio ez duen txakurrarengatik. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 64. orr.

Pedro Berrondok egindako itzulpena da salgai jarriko duena, salneurri merkean. Berria - Kultura   2004-11-26

Produktu berriak merkaturatzea, salneurri baxua edota promozioak. Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Kalitatezko jaialdiak salneurri xumeetan eskaintzen. Berria - Kirola   2006-03-11

Ezin da ahaztu duela hilabete batzuk petrolio upela inoizko salneurri garestienetan jarri zuen faktoreetako bat espekulazioa izan zela. Berria - Ekonomia   2006-04-11

Salneurri tasatuetako etxeak. Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Baikorrenek espero dute joan den urteko batez bestekoei eustea, salneurri duina dela uste baitute. Berria - Ekonomia   2004-08-31

Batez besteko salneurria 0,9 euro izan zen kanpainaren bukaeran. Berria - Ekonomia   2004-08-31

Salneurri arrazoizko baten barruan. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus