Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xinaurri (orobat txinaurri) 1 iz inurria.

Eta zenbat xinaurri bidean ibilki! Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 59. orr.

Xinaurri kolorezkoak zelaietako berdean atzera eta aurrera, multzoka. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 78. orr.

Xinaurriek berek dute urre hori garbitzen zikinkeria guziak xehe-xeheki kenduz. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 79. orr.

Gizon apala eta umila, xinaurria bezain langilea! Herria   2004-04-15

Kamiuntaraka bildu zituzten Estatuko soldadoak, xinaurri beltz kiskaliak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 210. orr.

Kurutzebide guzietan, funtzionario eta preso-langileak, auxi-ak, harat hunatka, xinaurri langileak iduri. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 104. orr.

Xinaurriak hanketan gora eta behera. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 72. orr.

Larrua ehun milioika xinaurri korrituko balitzaizkio bezala zen, eta xinaurriak letrak ziren. Jon Alonso   «Euskal karma» - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Asiatik ontzi doietan heldu xinaurri-familiak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 41. orr.

Xinaurri lana eramanez eta epe luzerako estrategia bat abian jarriz, azkenean lortu zuen bere helburua. Berria - Harian   2005-09-30

Bakantzen ari diren pinpirinen dantzak, erle-kofoin edo xinaurri meta baten egituraketak. Herria   2005-09-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus