Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salomoniko izond auzitan diren bi alderdiak era berean gogobetetzen dituena.

Kaxako umeen batzordeak, erabaki salomoniko batean, Jazinto bere ama biologikoari, Maria Sanz Llorenteri ematea deliberatzen du, eta aldi berean epaitegiaren aurrean salatzea, umea abandonatu zuelako jaio berritan. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 58. orr.

Hori ikusita, Espainiako Atletismo Federazioak erabaki salomonikoa hartu du: ez dio baimenik eman ez Donostian, ez Haron aritzeko. Berria - Kirola   2006-01-29

Gaur gauean erabakiko du zuzendaritzak Quintanaren baldintzak onartzen dituenetz, nahiz eta litekeena da erabaki «salomonikoa» hartzea, hau da, erakundearen statu quo-a aldatuko ez duena. Berria - Mundua   2004-07-07

Aitak, bista egunkaritik jaso ere egin gabe, erantzun salomonikoa eman dio seme jakin-goseari. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabaki salomonikoa (5); erabaki salomonikoa hartu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus