Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paradigmatiko izond paradigmarena, paradigmari dagokiona.

Maila paradigmatikoan (esan nahi baita euskal hotsen inbentarioan) [...]. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 28. orr.

Euskaraz igurzkari guztiak maila fonemikoan ahoskabe izatea fortitio paradigmatiko baten emaitza da. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 55. orr.

Sukaldariena kasu paradigmatikoa izanik ere, ez da alferrikakoa gogoratzea sutara bidalitako sorginak ugari direla herri honetan. Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Adierazitakoari jarraituz, etika aplikatuaren esparrua aztertuko da, eta azalpena esparru horren adibide paradigmatiko batera murriztuko da (eutanasiaren auzia). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 8. orr.

Aste honetako atentatuak paradigmatikoak dira alde horretatik. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 68. orr.

Beste hainbat kontuan bezala, paradigmatikoa da bertsolaritzaren alderdi honetan ere Xabier Amurizaren kasua. J. Garzia / A. Egaņa / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 166. orr.

Renan eta Herder modu paradigmatikoan oposatu ahal izateko, faltsifikatu beharra dago bata zein bestea. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 182. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus