Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makillaje (orobat makilaia g.er. eta makilaje g.er.) 1 iz makillatzeko erabiltzen den produktua.

Ez zuen inolako makillajerik behar, ezta apaindurarik ere. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 162. orr.

Ez zeraman makillajerik, ezpainetan margo gorriaren ukitu mehe-mehe bat izan ezik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 88. orr.

Batzuetan, umore onez zegoenean, azaltzen zidan zer egin gizonei atsegin izateko, nola eman makillajea. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 41. orr.

Makillajea antzez eta zehaztasunez zeukan emanda. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 261. orr.

Ordua iritsi denean makillajerik jarri gabe irten da lantokitik. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 120. orr.

Goizero, kontu handiz ipintzen zuen makillajea. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 30. orr.

Ellen makillajea kentzen ari zen bitartean Harry ispiluan islaturik ikusi zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 293. orr.

Makillajea kentzeko krema. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 65. orr.

Ordu horretan gauzatxo zimur bat baizik ez da: tximak zintzilik, makillajea deseginik, eta, begien inguruan, khol arrastoak bueltan-bueltan. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 22. orr.

Ilea apaindu, ukitu batzuk egin makillajean, nire itxura lasai-lasai txukundu. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 88. orr.

-Benetan ederra zaude jantzi horrekin eta makillaje horrekin! Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 112. orr.

Konparaziora, begi inguruko makillajea. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 68. orr.

Sorayak nezeser batean gordetzen du makillajea. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 12. orr.

Makillaje apurrak ezin dizkio zimurrak ezkutatu, ezta orrazkerak handik eta hemendik sakabanatutako ile urdinak ere. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 109. orr.

2 (izenondoekin)

Ez zitzaion gustatu makillaje itsaskor hura eta kentzeko eskatu zion. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 12. orr.

Leichner edergarrien erakustegi osoa, makillaje koipetsuak, arkatzak kolorez ordenatuak, zuk utzi zenituen bezalaxe. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 61. orr.

Aurpegia makillaje merkeaz koloreturik, lepoan azeri larru artifiziala daramala. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 69. orr.

Makillaje adin-estaliak ezin du miraririk egin haren antigoaleko trazarekin. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 168. orr.

3 makillatzea.

Haren masailetako gorria eta rimmela izan ziren, inolaz ere, nire lehen makillajerako erabili nituen tresnak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 72. orr.

4 irud/hed

Egiazkotasuna islatu nahi izan dugu, makillajerik gabe, leialtasunez. Berria - Kultura   2006-01-18

Ez zen erraza ulertzea zergatik jarri zen boladan Eguberrietan kaleetan zintzilikatzen zituzten argien kontra hitz egin behar setati hori: goizegi jartzen omen zituzten eta gogaikarri suertatzen omen zen azaroaren bukaeratik haiek jasan beharra; hipokrisiaren adierazleak omen ziren, makillaje hutsa, kontsumismoaren ikurra. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 212. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Xakuto batetik makillaje lapitzak eta hautsak atera zituen eta begiak margotzen, masailetan ilununeak ezartzen hasi zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 99. orr.

Ile-lehorgailuak eta tanpoiak, makillaje-potoak eta ezpain-margoen hoditxoak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 330. orr.

Bere makillaje-kutxatik, brillantinak eta kakao-gurinak isuritako usaina hedatu zen gelan zehar. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 292. orr.

Aurpegian, makillaje geruza lodia. Berria - Kultura   2004-09-10

Kemp zuzendari eta koreografoa da, baina baita jantzientzat arduradun eta makillaje arduraduna ere. Berria - Kultura   2004-05-06

Batzordeak onartutako testua «asmo oneko adierazpena» dela uste du, eta, azken batean, «makillaje operazioa» besterik ez dela dio. Berria - Euskal Herria   2004-12-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makillaje hutsa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus