Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nederlandera (orobat neerlandera g.er.) 1 iz Holandan eta Flandesen mintzatzen den hizkuntza germaniarra. ik flandesera.

Batzuetan, dialekto bati hizkuntza izena eman zaio literatura bat sortu duelako; hori da hain zuzen portugesa eta nederlanderaren kasua. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 247. orr.

Ingeles irratiak hamarretako emanaldian, alemanez, nederlanderaz, frantsesez eta beste hizkuntza batzuetan: The invasion has begun, egiazko inbasioa hasi da, beraz. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 323. orr.

-Ez dakit ondo ari garen, Mathilde... -esan zion nederlanderaz, ahots mardul batez, kokotsa ukabilaren gainean jarri eta gero. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 166. orr.

Pim-ek (horrela deitzen baitiot orain aitari) nederlandera irakastea nahi du. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 49. orr.

Dusselek oso gaizki hitz egiten zuen nederlanderaz. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 77. orr.

Ordainketa beste eskola batzuk emanez, nederlanderazkoak, adibidez. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 78. orr.

Lehendabizi nederlanderatik ingelesera Nelsonen azkeneko guduari buruzko paragrafo bat itzuli dut. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 286. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nik gustura emango dizkiot nederlandera eskolak, berak frantsesean eta beste gai batzuetan ematen didan laguntzaren ordainez. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus