Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paradisu (633 agerraldi, 130 liburu eta 75 artikulutan; orobat paradiso g.er., parabisu 38 agerraldi, 6 liburu eta 20 artikulutan, parabiso g.er. eta paraiso g.er.; Hiztegi Batuan paradisu agertzen da) 1 iz zintzoen arimek betiereko dohatsutasunaz gozatzen duten lekua. ik zeru; ik beherago 12.

Jainkoak paradisu batean bilduko ditu zintzoak, eta infernura bidaliko ditu gaiztoak, deabruarekin batera erre daitezen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 43. orr.

Ezen iruditu baitzait gaur zuen artean Jainkoaren paradisu erdian egon naizela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 936. orr.

Nekerik gabe lortutako paradisuak ez du gogoberotzen sinestuna. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 58. orr.

Horixe zen burutazioa, horixe tentazioa: Espiritu Santuaren paradisua lurrean bertan ezartzea. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 208. orr.

Mahomaren paradisuan sinestunen zain dauden huri ezin ederrago horietako baten lehen fereka zehaztezina. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 29. orr.

-Jainkoak zure bitartez hainbeste on egingo duelako, paradisura joango zara. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 959. orr.

Jesusek lapurrari gurutzean bezalaxe, "Laster egongo naiz zurekin, paradisuan", esan zidan. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 146. orr.

Ez dago Paradisurik / ez dago gerorik. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 7. orr.

Gizonak oso emanak dira itxarotera eta beldur izatera, eta ez infernurik ez paradisurik ez lukeen erlijio bat ez litzateke haien gogoko izango. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 142. orr.

Ez zen inoiz paradisutik hurbilago egon rantxo honetan pasatako denboran baino. Berria - Kultura   2006-01-05

2 Bibliaren arabera lehen gizona eta lehen emakumea bizi izan ziren leku atsegingarria. ik beherago 7.

Irakurria izango duzu paradisuaren erdian bazirela bi arbola, bizitzaren arbola eta ongiaren eta gaizkiaren jakintzaren arbola. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 173. orr.

Paradisuko ate aurrean kerubina baitzegoen zutik gar distiratsua zerion ezpatarekin. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 921. orr.

Den-dena erlatiboa da, eta paradisuan egon berria zen batentzat gaitz hura izugarria zen, latza benetan, eta Adan, erabat ikaraturik, dardarka, alboan zeukan andrearengana jiratu eta halaxe esan zion: [...]. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 42. orr.

-Adan eta Eba Paradisuan bizi zituan, baina bekatu egin zitean eta Kristok etorri behar izan zian eta bizia eman, bere erreinua lurrean berriro ezartzeko, irakatsiz, gisa hartan, ezen paradisu bakoitzak bere biktima behar duela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 567. orr.

Aspaldiko Paradisuan, ibai biren arteko lore-baratze hartan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 29. orr.

3 leku guztiz ederra eta atsegingarria.

Arestik ere bere Bilboko infernutik Arantzazuko paradisua amesten zuen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 64. orr.

Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 564. orr.

Horren ageriko nobleziako gizon batek kudeaturiko konpainiak paradisu guztiz dotorea izan behar zuen, zorion eta gozotasun leku zoragarri bat. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 83. orr.

Paradisu jori zara zu, granadondoak dituzu ematen, emaitzarik zoragarrienak sortzen. Elizen arteko biblia   Kt 4,13

Zure begiek ez dute paisaje bat begiz jo besterik egiten, paradisu izan zitezkeen bazter galgarriak oro paisaje bilakaturik baitaude denbora jakineko bidaiari ustekoarentzat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 31. orr.

Mississippi Arroko Lautada Handiak, abeltzainen paradisu izan zitezkeenak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 147. orr.

Makina hegalariak aingeru infernutarrak dira beraientzat, alferrik paradisu bihurtu nahi duten lurreko infernu honetan. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 256. orr.

Horien ileak zorrien paradisua. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 24. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Askatasuna eta zoriona eskuragai ziren paradisu urrutiak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 91. orr.

Ezinbesteko galdera zen hau, nolabaiteko paradisu lurtar bat ideologia sekular gehienen helburua baitzen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 140. orr.

Lurrean balitz zorionezko paradisu bat, hemen litzateke; hauxe litzateke, eta ez besterik. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 95. orr.

Telebista edo zinemako paradisu eguzkitsuetatik oso urrun. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 118. orr.

Aurrerantzean paradisu ofizial siniko horretarako sarbidea benetan zabalik geratzen zitzaion talentuari, gizarte-klasea gorabehera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 91. orr.

Gure herrialdea, Oumma Arabiaren garaipenarekin, paradisu turistiko bihurtu zen irakiarrentzat eta Golkoko arabiarrentzat. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 76. orr.

Pozaren pozez, Ala Al-Din eta Zobeida hurrengo gauean ere bezperako paradisuan barneratu ziren. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 180. orr.

5 irud/hed

Hor Zientziaren paradisura sartu ziren lau doktore izendatzen dira, horien artean Aqiba. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 243. orr.

Badirudi gonbidatuak dituztela eta beren paradisu domestikoa erakutsi nahi digutela. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 65. orr.

Aisialdiaren sektorea enpresa multinazionalen hazkundearen paradisu bihurtu da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 75. orr.

Badakit, bai, haxixa, opioa, konfitura berdea, paradisu artifizialak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 107. orr.

Nik ere maitale zaharra ahaztu eta heroina egin ninan maitale berri, paradisu artifizial hartan. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 125. orr.

Bilkuratik etxera baikor nabilenean, diot paradisu horren bila ibiltzen naizela etengabe. Itxaro Borda   «%100 basque» - 79. orr.

Arrazoi horregatik debekatu zuten La grande illusion Alemanian eta Italian, eta anputatua izan zen «paradisu» demokratikoan. Berria - Kultura   2004-05-16

Teknologiaren paradisuan (AEBetan), helduen %21a analfabeto funtzionala da. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 117. orr.

Musikalak eta filmak entzun eta ikusteko Broadway da paradisua. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 7. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Paradisu zatitxo bat dena. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 24. orr.

Bidezidorrean dagoen paradisu-arbolaren adarrak heure gorputzarekin ozta ukituz pasatu hintzen eta heure airearekin eraman hituen haren azken hostoak. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 156. orr.

Arrasateko ekimenari buruzko paradisu-mitoak bultzaturik etorri omen zen gurera. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 185. orr.

Gizakien gidariak paradisu-agintzaileak izan dira beti eta alde guztietan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 184. orr.

Tailanda ere haratago da, turista eta ibiltarien paradisu fama zuena. Herria   2005-03-31

7 lurreko paradisu ik beherago 2.

Nola Adan Damaskoko landan sortua izanik eta lurreko paradisuan ezarria, eta Eba haren saihets-hezurretik sortua, eragotzi zitzaien jakite-zuhaitzetik jatea. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 63. orr.

Jakin ezazu lurralde hura dela Lurreko Paradisutik kanpo aurki daitekeen baketsuena. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 69. orr.

8 irud/hed

Bazekien odola isuri gabe ez zegoela Espirituaren lurreko paradisua ezartzerik. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 209. orr.

Ipar Amerikako planteamendua Mundu Berri batean lurreko paradisua sortzeko idealak inspiratzen zuen, eta lurreko paradisu hau enpresa pribatuaren sisteman oinarritzen zen, iparramerikarren ustez [...] osasun betean eduki zezaketena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 389. orr.

Agian lurreko paradisua duelako jokalekua, ez zeruko infernua. Berria - Mundua   2006-02-12

9 paradisu fiskal atzerritar zergak erarkatzen dituen lurraldea.

Zerga bat sortzea proposatu zuen arma salmentari, finantza transakzioei eta paradisu fiskalei ezartzeko. Berria - Gaiak   2004-09-21

Paradisu fiskalen eta Irlandaren ondotik, guk daukagu zerga presio txikiena Europako Batasuneko herrialdeen artean. Berria - Ekonomia   2004-09-28

Europako Batzordeak Gibraltarko paradisu fiskaleko eredua baztertu du berriro. Berria - Ekonomia   2004-03-31

Atzerrian ere negozio ugari ditu eta gehienek paradisu fiskaletan dute egoitza. Berria - Harian   2006-04-09

245.000 milioi dolar, [Errusiako] Barne Produktu Gordinaren erdia, herrialdetik kanpo daude, paradisu fiskaletan. Berria - Ekonomia   2004-07-11

10 paradisu galdu

Maitasuna da paradisu galdua, Adan eta Eba dohakabe haiek, basilisko zitalak atzipeturik, betiko suntsitu ziguten lur aratz amestua. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 154. orr.

· irud/hed Liburu honetakoa da Thomasen poema ezagunenetako bat, "Fern Hill" ederra, erritmo eta musikaltasun liluragarriaz haurtzaroaren mundua Paradisu galdu baten moduan agertzen duena. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 8. orr.

Haurtzaroko paradisu galdura itzuli nahi zuten Joycek eta Proustek. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 51. orr.

Baionako gela (isiltasuna, leku nasaia 7 urrats aitzinera 7 urrats gibelera), Baionako Villa Chagrin delakoa paradisu galdua iduritzen zitzaidan orain. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 32. orr.

11 paradisuko hegazti

Parotia berlepshi paradisuko hegaztia aspaldi desagertua zela uste zuten. Berria - Gaiak   2006-02-08

12 zeruko paradisu

Doi doia 64 urtetarat helduak goza dezala oraitik Zeruko paradisua. Herria   2005-02-24

-Agur esan gabe alde egin zenuen, eta ni hantxe, zeruko paradisuan ate joka hastekotan -esan zuen Estherrek eseri nintzenean. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 72. orr.

Zeruko paradisua ez duk existitzen, zeruan ez dagoelako ezer. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus