Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salsa1 (orobat saltsa g, er.) 1 iz jatorria Antilletan duen dantza-musika bizia eta alaia, erritmo afrikarrak eta latinoak nahasten dituena.

Diskoaren mamia, salsa, reggae eta rockaren artean murgiltzen diren hamar kantuk osatzen dute. Berria - Kultura   2006-02-02

60ko hamarkadan salsak hartu zuen nagusigoa, eta urte batzuen ondoren, 80ko hamarkadaren bukaeran, jazz latinoaren loraldia gertatu zen. Berria - Kultura   2004-03-10

29an, ostiralez, aratseko 7.30etarik goiti, kontzertuak (rock, reggae, hip hop, salsa eta gaineratiko) talde hauekin: [...]. Herria   2001-06-28

Kamera geldoan dantzatutako salsa baten antzekoa zen goizaldeko hura. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 232. orr.

Aurrena goiko pisuan egon gara eta zinez ikustekoa zen [...] dantzariek zein serio eta lizun hartzen zituzten salsaren konpas bihurriak. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 319. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Tokatan salsa musika jarri eta pozik. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 26. orr.

Carloren herrian ikusitakoaz gogoratzen naiz, plazatxo batean zegoen jende multzoaz, salsa dantzari pilo bat zegoen, bertako italiar dantza tradizionalak balira bezala ari ziren. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 175. orr.

Aratsean "salsa gaua". Herria   2005-04-21

Herbehereetan nengoela [...] salsa big band batean ere aritu nintzen. Berria - Kultura   2004-03-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salsa gaua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus