Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltarazi, saltaraz, saltarazten du ad salto eginarazi.

Goizean goiz, sua berritu eta aziendak, zaldi eta behor, brasaren gainetik saltarazten zituzten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 32. orr.

Hain leku estrategikoan pausaturik, haren ukipenak guti faltan ez ninduen ohe gainean saltarazi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 319. orr.

RIP hitza ukitu orduko, jaurtigailu metaliko batek saltarazten duen burezur ezkutatua. Berria - Kultura   2006-02-12

2 irud/hed

Nik bihurkin bat hartu eta sarraila saltarazi. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 98. orr.

Hidalgok saltarazi ziok begia, nire aurrean, hiru gintuan, izutzeko... Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 63. orr.

Lan baldintzak ahalik eta malguen atxiki nahi dituzte, zurruntasun guziak saltarazteko. Berria - Harian   2006-02-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus